Proiektu artistikoak egiteko bekak 2018

BBK-k, kultura bultzatu eta gazte sortzaileei laguntzeko helburuarekin, eta Bilbao Arte Fundazioak proiektu artistikoak garatzeko beken deialdi berria egin dute.

Proiektu artistikoak egiteko diru eta giza laguntzak banatuko dituen beken programa martxan jartzea da deialdiaren helburua.

Beka modalitateak:

  1. PRODUKZIO BEKAK ESTUDIOAREN LAGAPENAREKIN.
  2. PRODUKZIO BEKAK ESTUDIORIK GABE.
  3. LAGUNTZA BEKAK.

Eskaera guztiak, modalitatea edozein dela ere, Bilbao Arte Fundazioari helarazi behar zaizkio eskuz zein posta bidez, urriaren 30a baino lehen (egun hori barne).

Informazio gehiago