Pribatutasun politika

Fitxategiaren arduradunaren nortasuna

Erabiltzaileak WEBGUNEKO formularioetako edozeinen bidez emandako informazioa Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria - Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak eta BBK Fundazioak tratatuko dute, tratamenduaren arduradun gisa, aurrerantzean ‘erakundea’, horien IFK G-48412720 eta G-48644371 da, hurrenez hurren, eta helbidea: Kale Nagusia 19-21, 48001 Bilbo (Bizkaia).

Tratamenduaren helburua

Oro har, erabiltzaileak emandako informazioa erakundeak helburu hauetarako tratatuko du:

  • Estatistika-azterketak egiteko, emandako zerbitzuetan hobekuntzak diseinatu ahal izateko.
  • Erabiltzaileak eskaturiko informazioa bidaltzeko.
  • Hala badagokio, erakundearen eta erabiltzailearen artean ezarritako kontratu-harremana kudeatzeko.

Hala ere, webgune honetan datu pertsonalak biltzeko formulario batzuk aurkituko dituzu. Formulario horietako bakoitzean informazio zehatza aurkituko duzu berorien bidez ematen dituzun datuen tratamenduari buruz.

Informazioaren hartzaileak

Erakundeak ez dio emango informazio hau hirugarrengo bati, indarrean dagoen legeriak ez badu horretara behartzen (adibidez, eskaera ofiziala polizia-ikerketa baten esparruan) edo ez badira webgune hau mantendu eta kudeatzeko erakundeari zerbitzuak ematen dizkioten hornitzaileak.

Eskaturiko informazioaren nahitaezko edo aukerako izaera

Formulario bakoitzean nahitaezkoak diren datuak horrela identifikatuko dira formularioan bertan.

Informazio hori emateari uko eginez gero, ezinezkoa izango da erabiltzaileak eskaturiko zerbitzua burutzea.

Eskubideak egikaritzea

Erabiltzaileak ezeztatu egin dezake bere adostasuna, eta bere datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak egikaritu ditzake, baita tratamendua mugatu edo zuzenean aurka egiteko, edo eramateko eskubideak egikaritu ere; horretarako, protecciondedatos@bbk.eus helbide elektronikora edo ohiko postaz “Fitxategiaren arduradunaren nortasuna” atalean adierazitako helbidera idatzi behar du, Webgunearen erabiltzaile gisa bere burua identifikatu eta NAN edo dokumentu baliokide baten kopia erantsi eta eskaera zehaztuta.

Halaber, argibide gehiago nahi badu edo datu pertsonalak babesteko duen eskubidea urratu egin zaiola uste badu, erreklamazioa jarri ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (ww.aepd.es) aurrean.

Erabiltzailearen konpromisoak

Erabiltzaileak ziurtatzen du 14 urte baino gehiago dituela eta emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela.

Halaber, erabiltzailea konprometitzen da emandako informazioan gertatzen den edozein aldaketaren berri erakundeari ematera mezu elektroniko bat protecciondedatos@bbk.eus helbidera bidalita, betiere WEBGUNEAREN erabiltzaile gisa bere burua identifikatu eta aldatu beharreko informazioa zehaztuta.

Hirugarrengoen datuak, erabiltzaileak emanak

Erabiltzaileak edozein helbururekin hirugarrengoen datuak ematen baditu, ziurtatu behar du pertsona horiek aldez aurretik informatu dituela eta lortua duela berorien adostasuna datuak erakundeari jakinarazteko.

Erabiltzaileak ziurtatzen du ukituriko pertsona horiek 14 urte baino gehiago dituztela eta emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela.

Erabiltzaileak baldintza hauek ez betetzeagatik erantzukizunak ondorioztatu edo eratortzen badira, ez-betetze horren ondorioez erantzun beharko du berak.

Cookieak eta jarraipen-artxiboak

Erabiltzaileak onartzen du cookie eta IP helbideen jarraipen-artxiboen erabilera, horrek erakundeari estatistikak egiteko datuak biltzea ahalbidetzen baitio: lehenengo bisitaren data, zenbat aldiz bisitatu den, azken bisitaren data, zein URL eta domeinutatik datorren, erabilitako esploratzailea eta pantailaren bereizmena.

Erabiltzaileak aukera du cookieak sortzea eragozteko, bere nabigazio-programan dagokion aukera hautatuz. Hala ere, erakundea ez da erantzule izango horien desaktibatzeak web-orriaren funtzionamendu egokia eragozten badu.

Cookieei buruzko argibide gehiago gure COOKIE POLITIKAN lor dezakezu.

Segurtasun-neurriak

Erakundeak beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu, datu pertsonalen segurtasuna bermatu eta horien aldaketa, galera, tratamendu edo baimendu bako sarbidea saihesteko, betiere kontuan izanda teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak, giza ekintzatik nahiz ingurune fisiko edo naturaletik etorriak izan.

Dena dela, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak.

Gure Pribatutasun Politikan dagoen informazioaz inolako zalantzarik izanez gero, bidal ezazu mezu elektroniko bat hona: protecciondedatos@bbk.eus.

Berariazko informazioa

Nor da zerbitzu honen arduraduna?

Zerbitzu hau Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria - Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioaren eta BBK Fundazioaren ardurapean dago, IFK G-48412720 eta G-48644371 dutelarik hurrenez hurren, eta bien helbidea Kale Nagusia 19-21, 1ª - 48001. Bilbo (Bizkaia); Euskadiko Fundazioen Erregistroan inskribaturik daude F-375 eta 180 erregistro-zenbakiekin, hurrenez hurren.

Zer-nolako teknologiak erabiltzen ditugu?

Zehazki, online zerbitzu honek cookieak eta antzeko beste gailu batzuk erabiltzen ditu honako helburu hauekin:

Cookie propioak:

Saioko Cookieak erabiltzen ditugu helburu teknikoekin eta behar-beharrezkoak direnak orriaren funtzionamendua mantentzeko. Orrian nabigatu eta bere funtsezko funtzioak erabiltzeko aukera ematen dute, adibidez, saioa mantentzea. Cookie horiek ez dute gordetzen inolako informazio pertsonalik, ezta biltzen ere informaziorik zure nabigazioaz, marketin-ekintzetarako edo zein orritan zehar nabigatu duzun gogoratzeko erabil daitekeenik.

COOKIE MOTA

IZENA

HELBURUA

KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA / IRAUNKORTASUN EPEA

TEKNIKOA

cookie-notice-accepted:

Gure cookie politikaren onarpena gordetzea

Propioa - Iraunkorra

TEKNIKOA - PERTSONALIZAZIOKOA

WPML:

- icl_visitor_lang_js

- icl_current_language

- wpml_browser_redirect_test

Erabiltzailearen hizkuntza identifikatzen dute, web-orria hizkuntza egokian erakusteko

Propioa - Iraunkorra

TEKNIKOA

viewed_cookie_policy

Atarian instalaturiko cookien erabileraren abisu-tresna, erabiltzailearen lehentasuna gogorarazteko emandako informazioari buruz

Propioa -Iraupena: Urtebete instalatu edo eguneratzen denetik aurrera

Hirugarrengoen cookieak:

COOKIE MOTA

IZENA

HELBURUA

KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA / IRAUNKORTASUN EPEA

ANALISIKOAK

GOOGLE ANALYTICS

Guk edo hirugarren batzuek ongi trataturik, erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen digutenak, horrela eskainitako zerbitzuaz erabiltzaileek egiten duten erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa egiteko.

·         _ga: erabiltzaileak bereizteko erabiltzen da.

·         _gat: saioan sorturiko jarraipen-objektuen artean bereizteko erabiltzen da.

·         _gid: Google Analytics-ek  cookie hau erabiltzen du balio bakar bat gorde eta eguneratzeko, bisitaturiko orri bakoitzerako.

Google Analytics Google, Inc.ek emandako zerbitzua da, honen bulego nagusia hemen dagoelarik: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak. Cookie hauen bidez lorturiko informazioa Googlek AEBetan dituen zerbitzarietan gordetzen da, eta herrialde honek ez du datuen babes-maila egokia bermatzen. Hala ere, Google atxikita dago Pribatutasun Ezkutu edo “Privacy Shield” delakoari, eta gainera badu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (AEPD) baimena datu pertsonalak Estatu Batuetara transferitzeko.

Google Analytics-i buruz argibide gehiago esteka honen bidez lor dezakezu. Google adskribatuta dago Web Choices tresnari, eta bertatik desgaitu dezakezu cookien erabilera: http://optout.aboutads.info/. Google Analytics-en cookieak instalatzea eragotzi dezakezu ondorengo luzapenarekin zure nabigatzailearentzat.

Hirugarrengoa -  Iraungipena 2 urte gehienez

Nola desgaitu edo ezabatu cookieak?

Zerbitzura lehen aldiz sartzean, erabiltzaileak cookieen abisu bat ikusiko du, eta bertan adieraziko zaio zelan eman edo uka dezakeen bere adostasuna.

Erabiltzaileak bere adostasuna eman baldin badu, edozein unetan desgaitu edo ezabatu ahal izango ditu aipaturiko cookieak, bere gailu edo terminalean erabilitako nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez.

Hala ere, erabiltzaileak kontuan izan behar du, cookieak errefusatu edo ezabatzen baditu, ezingo ditugula bere lehentasunak mantendu eta ezaugarri batzuk ez direla operatibo egongo; beraz, ezingo dizkiogula zerbitzu pertsonalizatuak eskaini, eta zerbitzua erabili gura duen bakoitzean, erabiltzaile berri legez agertuko zaigula eta baimena eskatuko diogula cookieak erabiltzeko.

Jarraian, hona hemen estekak, eta hauetan erabiltzaileak argibideak aurkituko ditu cookieak eta antzekoak nabigatzaile nagusietan desaktibatzeko moduaz:

Nola eragiten dio cookieen erabilerak erabiltzailearen datu pertsonalen babesari?

Cookie gehienek informazio anonimoa biltzen dute, erabiltzailearen nortasuna jakitea ahalbidetzen ez duena, baina sartzen diren kodeetako batzuek erabilitako gailuaren nabigatzailea bereizi edo indibidualizatzeko balio dute, eta datu pertsonalak babesteko dagoen araudia aplikatu beharrekoa izan daiteke. Horregatik, jakinarazten dizugu cookieen bidez lortzen den informazioa Cookie Politika honetan adierazitako helburuetarako tratatu edo prozesatuko dela. Halaber, informazio hau cookieak jartzen dituzten enpresek ere tratatuko dute bakoitzak bere pribatutasun-politikan adierazitako helburuarekin.

Hala ere, kontuan izanik kode hauek ez dutela Erabiltzailearen identifikazioa ahalbidetzen, ez dira aplikagarri izango datuak babesteko araudian aitorturik dauden atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, mugatzeko eta eramateko eskubideak, salbu Erabiltzailea gai bada informazio gehigarria emateko honela bere nortasuna bere cookieen identifikazio-kodeekin lotzea ahalbidetuz; horretarako mezu elektroniko bat bidali behar du protecciondedatos@bbk.eus helbidera, edo ohiko postaz lehen aipaturiko helbidera, eskaera zehaztuz.

Halaber, datu pertsonalak babesteko eskubidea urratu egin zaiola uste badu, erabiltzaileak erreklamazioa jarri ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (www.aepd.es) aurrean.

Argibide gehiago

Erabiltzaileak cookieen erabilerari dagokion edozein kontsulta, Cookie Politika honetan azaldu bakoa, plantea dezake mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara: protecciondedatos@bbk.eus

Eguneratzen dugu gure Cookie Politika?

Gerta liteke gure Webgunearen Cookie Politika eguneratzea, lege edo erregelamenduen eskakizunen arabera, edota Datuak Babesteko Espainiako Agentziak emandako arauetara egokitzeko helburuarekin; horregatik aldian behin ikus dezatela webgunea gomendatzen diegu erabiltzaileei.

Azken eguneratzea:30/09/2020