PRESTAKUNTZA DEIALDIA – ENPRESETARAKO ESKAERA

Zabalik da izena emateko epea enpresetan praktikak egiteko BBK programan parte hartzeko interesa duten enpresentzat, laster hasiko baita.

Programa honen helburua prestakuntza akademikoa bai baina lan-esperientziarik ez duten gazteei esperientzia hori lortzeko aukera ematea da, eta hori lan-izaerarik ez duen praktika eginez Bizkaiko enpresetan, gero errazago sartu ahal izateko lan-merkatuan.

Gazteen eta enpresen arteko harremana mesedegarria da bi aldeentzat: enpresak gazteen ezagueraz eta talentuaz baliatzen dira, eta gazteek lehenengo harremana izaten dute lan-munduarekin.  Dena den, kontutan izan behar da ez dela praktika profesionala baizik eta profeional giza gazteari prestatzen laguntzea da enpresaren zeregina.

Kasu askotan bekadunak enpresen aktiborik onenak izaten dira eta, beraz, praktika-aldia amaitu ostean konpainiaren parte bihurtzea izango litzateke desiragarria, eta gure helburuetako bat hori da.

Enpresentzako deialdia 2018

ESKABIDE-FORMULARIOA