Ohiko galderak

Nork eskatu dezake beka bat?

Bekak jasotzeko baldintzak zeintzuk diren jakiteko, beka bakoitzaren oinarrietara jotzea duzu onena, batetik bestera aldaketak bait daude.

Igo

Beka bat eskuratzeko, nola egin dezaket eskaera?

Eskaerak gure beken ataritik bideratuko dira, deialdi bakoitzean erantsitako formularioa beteta, kontrakorik adierazi ezean.

Igo

Jakin al dezaket beka zergatik ez didaten eman?

Epaimahaiak lehiaketa erregimen pean aztertzen ditu jasotako eskaera guztiak: hautagaitzei baiezkoa edo ezezkoa ematean, denentzat irizpide berak aintzat hartuta egiten da. Beka eskatu duenak ez du epaimahaiak erabakitakoa gora jotzerik, ezta beka jaso ez izanaren arrazoiak azaltzeko eskatzerik ere.

Igo

Aurretik ere eskatu izan dut BBK beka bat, baina ezezkoa eman zidaten. Berriro eskatzerik ba al dut?

Noski baietz, beti ere beka eskuratzeko baldintzak betetzen baldin badituzu.

Igo

BBK Fundazioarekin egindako praktiken egiaztagiria Gizarte Segurantzan aurkeztu behar badut, nola eskatu dezaket agiri hori?

Gure posta elektronikora e-mail bat bidali diezagukezu, egiaztagiria eskatuz: becas@bbk.es

Igo

Nork erabakitzen du niri beka ematea edo ez?

Epaimahai bati dagokio erabaki hori hartzea, beka bakoitzerako ezarritako irizpideei erreparatuta hautagaitzak aztertu eta gero. Epaimahaia barnekoa edo mistoa izan daiteke, bekak antolatzeko eta martxan jartzeko hitzarmenen arabera.

Igo

Aurretik ere eman didate BBK beka bat. Ba al dut beste bat eskatzerik?

Bekak ematerakoan gure irizpidea onuradunak ez errepikatzea izaten da, ahalik eta pertsona gehienei aukerak emateko.

Hori dela eta, aurretik bekarik izan ez duten pertsonak lehenetsiko ditugu.

Igo

Zer nolako bekatarako eskatu behar da bekadunaren alta Gizarte Segurantzan?

Enpresa batean prestakuntzako praktikak egiten dituen bekadunak, horren truke ordainsaria jasotzen baldin badu, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean alta emanda egon beharko du, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuaren arabera.

Igo

obra social bbk