Oharra: Global Training beketako ingeles-proba uztailaren 16 eta 17 bitartean egingo da

Onartutako kandidatura bakoitzak e-posta bat jasoko du probarako deialdiarekin eta bertan zehaztuko dira dagokion eguna eta ordua.

Ondoren dituzue, probak egiteko erabiliko diren zentroak eta helbideak:

  • Bizkaia: BBK Prestakuntza Eskola (Juan de Ajuriaguerra 38-40, 48009 Bilbo)
  • Gipuzkoa: Nazaret Zentroa (Aldakonea 36, 20012 Donostia)
  • Araba: Vital Eraikina (Paseo de la Biosfera 3, 01013 Gasteiz)