Hitzarmen berria Deustuko Unibertsitatearekin. Laster beka berriak.

Jaime Oraá Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta Mario Fernández presidenteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, eta horri esker, beka eta laguntzen programa garrantzitsua martxan jarriko da, 550.000 eurotik gorakoa.

Bide horretatik, enplegurik ez duten, baina ikasketetan gaitasun handia erakutsi duten gazteei irtenbideak eskaini nahi dizkiegu, finantza-laguntza eta bekak eskuratu ditzaten. Horri esker, talentu ekintzailearen prestakuntzan eragingo dugu, ekonomia berrindartzeko ezinbesteko baldintza baita.

  • Beken arloan, 300.000 euro emango ditugu, BBK-DU Beken programa finantzatzeko. Deustuko Unibertsitatean lehenengoz hasten diren graduko ikasleak izango dira onuradunak.
  • Horrez gain, 250.000 euroren bidez hornituko dugu Deusto Business Schooleko Talent Placement Programme BBK-DBSn onartutako ikasleentzako beken ildoa. Programa horrek lanbidean talentua eta esperientzia duten eta, aldi berean, aldi baterako langabezian dauden pertsonei eskaintzen die laguntza. Izen handiko Negozio Eskolako ikastaro horien bidez, etorkizun hurbilean beste aukera profesional batzuk eskuratzeko aukera izango dute.

Lankidetza berri hori, Deustuko Unibertsitatearekin 2008an sinatutako hitzarmenaren barruan dagoena, ekimen egoki eta zehatza da, hezkuntza, ekonomia eta gizartearen garapenerako formulak bilatzeko bidean, erakunde, enpresa eta unibertsitateen arteko lankidetza behar-beharrezkoa den garaiotan.