Global Training beken programa. Hitzarmena sinatu da Eusko Jaurlaritzarekin

Kutxabankek eta Eusko Jaurlaritzak beka-hitzarmena sinatu dute atzerrian praktikak egiteko.

Kutxabankek eta Eusko Jaurlaritzak akordio bat sinatu dute nazioartekotzea bultzatzeko eta Euskadin bizi diren 500 gazteren lan-etorkizuna bideratzea du xede; BBK, Kutxa y Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzek batera sustatzen duten lehen gizarte-ekimena da hau.

Eusko Jaurlaritzak berak 7,5 milioi euro bideratuko ditu 500 beka horietarako —hiru urtekotan banatuta— eta, horretaz gain, Kutxabank osatzen duten euskal kutxek eskainiko dituzten 1,5 milioi euro gehiago izango dira orain.

Hiru Gizarte Ekintzek batera sustatzen dute ekimen hori eta euren lehentasunetako bat gazteen langabeziari aurre egitea da, dela ekintzailetzari lagunduta, dela kalitatezko prestakuntzarako sarbide unibertsala sustatzen duten mekanismoen bitartez.

BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak duela hamarkada bat baino gehiagotik hona esfortzu handia egiten ari dira lanik gabe dauden gazte tituludunak laneratzera bideratutako beka-programak antolatzeko; horri esker, gazteek lan-esperientzia lortzen dute prestakuntza-praktika ordainduak eginez. Izan ere, 2011. urtean soilik, BBK, Kutxa eta Vital Kutxak 2.100 plaza baino gehiago eskaini zizkieten Euskal Autonomia erkidegoko gazteei hainbat beka-programatan.