EHUko uda ikastaroa: Ekonomiaren egitura-mailako erreformak. 20 beka

Kutxabankek 20 beka eskaintzen ditu honako mintegian parte hartzeko:

Ekonomiaren egitura-mailako erreformak: hazkundea eta inbertsioa austeritateak markatutako ingurune batean (S)
XXXI Cursos de Verano / XXXI. Uda Ikastaroak
XXIV Cursos europeos / XXIV. Europar Ikastaroak
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostia – San Sebastián, 2012
Egunak: uztailaren 25a, 26a eta 27a

Mintegiari buruzko argibideak

Bekak, matrikulaz gain, gastu hauek barne sartuko ditu: egonaldia ikasle egoitza edo ikastetxe nagusi batean eta mantenua (mantenu-erdia: gosaria egoitza edo ikastetxe nagusian, eta bazkaria EHUko instalazioetan, Donostiako Miramar Jauregian), mintegiak iraun bitartean.

Bekatzeko aski izango da Kutxabankeko gazte txartel baten titular izatea eta izena emateko orrian adierazitako prestakuntza baldintzak betetzea. Bekak banatzeko orduan, batik bat, lizentziaturako azken ikasturteetan dauden edo lizentziatu berri diren unibertsitateko ikasleen alde egingo da.

Beka eskatzeko azken eguna: ekainaren 22a. Bidali izena emateko orria helbide honetara: sgt.federacion@fcavn.es

Informazio gehiagorako deitu hurrengo telefonora: 945.14.22.02