EGINEZ IKASI programa: hurrengo edizioan izena emateko epea zabalik.

Eginez Ikasi mentoring programari esker, lan esperientziarik gabeko gradudun eta tituludunek askotariko gaitasunak eskuratzen dituzte, enpresa mundura sartzea errazteko eta bizkortzeko.

Programaren iraupena 6 hilabetekoa da. Epe horretan, tutoretzapean dauden pertsonek enpresa-plan bat garatzen dute, gaitasunak eskuratzeko hari nagusi moduan darabiltena, mentoreen etengabeko laguntza eta gidaritzarekin betiere.

Programaren ikuspuntua, diseinua, edukia eta mentoreen laguntzak enpresa baten barruan dauden egiteko desberdinen inguruko ikuspegi orokor bat ematen die gradudunei.

Informazio gehiago eta izen-ematea:

http://www.ahalbidetu.org/