Central Saint Martin’s BBK / BIAAF 2018 Diseinatzaileen Prestakuntza

Moda Diseinu Aurreratua

“Disobedient Bodies”

Giza Forma Berrirudikatua

Zer da ideia berritzaile bat? Zer da benetan hunkigarria, modernoa, zirikatzailea eta fantastikoa, modaren mundua inspiratu eta irauli dezakeena?  Ausardia-une bat da proiektuaren alderdi guztietan: ikerketan, erakusgarrietan, zirriborroetan eta hain era kitzikagarrian eta estilotsuan sorturiko piezetan.

Zure ikerketak garapen sortzaileak inspiratu eta informatu beharko lituzke formak ebakitzean, eraikitzean, erakusgarriak eta prototipoak egitean, gainazalak eta zeure diseinuak garatzean bai maniki gainean eta bai paper gainean.

Abiapuntu horietako bat erabiliz, sor ezazu gaur egungo bilduma berritzaile eta garrantzitsu bat, zeure zorroa sortzeko egindako azterketa arretatsuan zehar atera dituzun interpretazio eta ondorio pertsonaletan inspiratua.

Interpreta itzazu zeure ideiak ikerketa-bide sortzaileak, esperimentalak eta abstraktuak erabiliz, baita zeure bururatzeak eta ikuspuntuak arretaz aztertuz ere.

Ikerketa-gorputz estentsibo edo hedakorra produzituko duzu dokumentu-formatu esperimentalean, gauzakien edo jantzien zenbait iturriren irudiak bilatuz eta bilduz, marraztuz, eta zeure argazkiak eginez inspirazio-iturri legez.

Zeure ikusizko ikerketa prozesatuko duzu bide sortzaileak garatuz zeure diseinu-ideiak aztertzeko collage, marrazki eta 3Dren bidez, manikiak erabiliz proportzio, bolumen eta teknikei buruz erabakitzeko.

3Dn eta 2Dn egiten dituzun saiakuntza edo esperimentuak forma bihurtuko dira zuzenean maniki gainean lan egiterakoan, erantzunak sortuz zeure ikerketaren emaitza gisa siluetak eratzean, eta sortzeko prozesuan zehar eraldatuz joango dira toile ehun esperimentaletan, jantzigintza-akaberen, piezen ornamentazio eta gainazalen dekorazioaren erakusgarrietan; horrela diseinu-prozesu osoa eta hedakorra zertzeko bidea emango du, eta horren azken emaitza gaur egungo diseinu berritzaileen eta benetakoen bilduma bat izango da.

 

Forma bilatuz — eskulturazko formak — arkitekturazko egiturak —  forma eta proportzio dramatikoa:

Zaha Hadid

Le Corbusier

Eileen Gray

Tony Cragg

Richard Serra

Anish Kapoor

Barbara Hepworth

Phylllida Barlowe

Christo

Mona Hatoum

 

Gorputzak Mugimenduan — gorputzaren deformazio fisikoa, jarrera itxuragabeak, gorputzaren hedadurak:

 

Merce Cunningham / Scenario

Martha Graham / Lamentation

Pina Bauch

Robert Lepage

Michael Clark

Niki De Saint Phalle

 

Silueta Hedakorrak — Distortsio abstraktua – Forma Zabalgarriak – Bultoak – Beren Bizia duten Gauzakiak:

 

Louise Bourgeois

Hans Bellmer

Rebecca Horn

Isamu Noguchi

Naum Gabo

Damien Hirst

Chiharu Shiota

Richard Serra

 

Erakutsiz eta Babestuz – azalduz – erakutsiz – moldeatuz – armadura gisa ehunduak – egitura hauskorrak

 

Eva Hesse

Doris Salcedo

Berlinde De Bruyckiere

Lucy Orta

Francesca Woodman

Karla Black

Anselm Kiefer

 

Ikasturtea amaitzean aurkeztu beharreko emaitzak:

– Paper-zorroa inspirazioz betea, eta marrazkiz, ideiaz, erakusgarriz, gainazalen dekorazioz, estanpatuz, brodatuz eta jantzigintza-akaberen erakusgarriz, guztiz amaitutako 3D eta 2Dko esperimentazio-prozesuez.

– Saiakuntza berritzaileen set bat toile ehunean, era sortzailean interpretatuak izan direnak zeure ikerketatik abiatuta, eta gutxienez look bat toile ehunean guztiz ebatzita.

– 6 ilustrazio amaituta paper-zorroko aurkezpen-formatuan.

 

Zure lana erakusketa-formatuan aurkeztuko da proiektua amaitzean.

 

 DATAK: 2018KO IRAILAREN 10ETIK 21ERA

 

HAUTAGAIEN PROFILA

 

Bizkaiko diseinatzaile gazteak, beren bilduma garatu gura dutenak eta ingelesa behar beste dakitenak.

 

DEIALDIAREN GARAPENA

Interesatuek beren eskaera bidali behar dute PAPERZORROA, MOTIBAZIO-GUTUNA eta C.V. barne helbide honetara: bilbaoartandfashion@gmail.com, izena, abizenak, telefonoa eta NAN jarrita, uztailaren 15a baino lehen.

Bilbao International Art & Fashion-ek eta BBK-k osaturiko epaimahaiak 12 hautagai aukeratuko ditu, eta beka emango die.

Bilbao International Art&Fashion-ek antolatzen du Central Saint Martin’s-ekin lankidetzan.

Babeslea: BBK