Master eta Graduondorako BBK Bekak 2019-20

Diru-laguntzen ezaugarri orokorrak

  • Diru-laguntzaren xedea: 2019-20 ikasturtean, edozein unibertsitatetan egingo diren 30 kreditutik gorako master eta graduondoak.
  • Beka kopurua: 60.
  • Diru-laguntzen zenbatekoa: Bekaren zenbatekoak master edo graduondoaren matrikularen % 50 ordainduko du, 1.000 euroko gehieneko mugarekin, eta honela abonatuko da:
    • Diru-laguntzaren zenbatekoaren erdia beka esleitzen denean emango da
    • Behin ikasketak amaituta, eta behar bezalako etekina atera zaiola frogatu denean, bekaren gainerako zenbatekoa abonatuko da.
  • Ikasle bakoitzari diru-laguntza bakarra emango zaio, masterra edo graduondoa urtebetekoa edo gehiagokoa den kontuan hartu gabe.
  • BBKren beka beste erakunde batzuen diru-laguntzen osagarri izan daiteke, Masterraren matrikularen zenbatekoa gainditzen ez bada betiere.
  • BBK-k erabakiko du, goian zehaztutako baldintza guztiak aintzat hartuta, eskatutako diru-laguntza emango zaien ala ez eskakizunak ondoen betetzen dituzten hautagaiei (gainerakoak erreserban geratuko dira). Erabakia apelaezina izango da.
  • Diru-laguntza galtzea: Masterra edo graduondoa eten edo gainditzen ez duten ikasleek laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituzte.

Eskatzaileek bete behar dituzten baldintzak

  1. Kasuan kasuko unibertsitateak edo zentroak eskatzailea masterrean/graduondoan onartzea.
  2. Administrazio-egoitza Bizkaian izatea.
  3. Aurretik BBK-k emandako beste bekarik jaso ez duten eskatzaileek izango dute lehentasuna.
  4. Eskatzaileak Kutxabanken kontu aktibo eta finantza-txartel baten titularra izan behar du. Horrez gain, eskatzaileak berak edo bere guraso edo ezkontideak Kutxabankekin dituen loturak aintzat hartuko dira.
  5. Beste alderdi hauek ere kontuan hartuko dira: familia-unitatearen beharrizan ekonomikoak, familiaren egoera bereziak eta espediente akademikoa.

Laguntzaren tramitazioa

  1. Diru-laguntzak eskatzeko epea: 2019ko ekainaren 3tik irailaren 12ra.
  2. Eskaera: Beharrezkoa izango da onuradunak aldez aurretik BBK ETA ZU atarian izena ematea, eskaera orria sarbidea izateko eta bete ahal izateko (sartzeko zuzenean klikatu). BBK eta zu zerbitzuan alta emanda momentu oro zure eskaeraren egoera ezagutu eta aldatu ahal izango duzu.
  3. OSO GARRANTZITSUA: Familia-unitateko kideek Kutxabankekin duten lotura aintzat hartu ahal izateko, guraso edo ezkontideek sinatutako baimena eta euren eskaneatutako NANak erantsi beharko dira eskaera-orrian. DESKARGATU HEMEN BAIMENA
  4. Hautagaiak ebaluatzea eta hautatzea: BBKren Beken Kontseiluak egingo du lan hori. Kontseiluak hautagaiek adierazitako egoerak aztertzeko ahalmena izango du. Emandako ebazpenari ezingo zaio inolako helegiterik jarri.
  5. Ebazpena: Behin betiko ebazpena urriaren amaieran jakinaraziko da.
  6. Diru-laguntzaren abonua: Diru-laguntzak onuradunak Kutxabanken duen kontuan abonatuko dira, eskaera-orrian adierazitakoa.
  7. Eskaera-orria aurkezteak aipatutako baldintza guztiak onartzea dakar berekin.