Master eta Graduondorako BBK Bekak 2015

Laguntzen ezaugarri orokorrak

  • Laguntzaren xedea: 30 kreditutik gorako master eta graduondoak, esparru nazionaleko edozein unibertsitatetan, 2015-16 ikasturtean.
    Beka kopurua: 60.
  • Laguntzen zenbatekoa: Master edo graduondokoaren matrikularen % 50 ordaintzeko balio du bekak, 1.000 euroko gehieneko mugarekin. Horra diru-laguntza abonatzeko modua:
    • Laguntzaren zenbatekoaren erdia beka ematen denean.
    • Ikasketak amaitu eta ikasketak behar bezala egin direla egiaztatu ondoren, bekaren gainerako zenbatekoa abonatuko da.

Masterrerako finantzaketa eskatu bada, mailegua amortizatzeko erabiliko da laguntza.

  • Ikasle bakoitzari laguntza bakarra emango zaio, masterra edo graduondoa urtebetekoa edo urte gehiagokoa den kontuan hartu barik.
  • BBKren laguntza bestelako entitateek emandakoekin bateragarria izango da, baldin eta diru-laguntza guztiekin Masterraren prezio osoa gainditzen ez bada.
  • Aipaturiko baldintza guztiak aintzat hartuta, BBK-k erabakiko du, kasuan kasu, eskatutako diru-laguntza emango zaien ala ez eskakizunak ondoen betetzen dituzten hautagaiei. Erabakia apelaezina izango da.
  • Laguntza galtzea: Ikastaroa eten edo bukatzen ez duten ikasleek laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituzte.

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak

  1. Kasuan kasuko unibertsitatearen onarpen ofiziala jasotzea.
  2. Zerga ondorioetarako, bizilekua Bizkaian izatea.
  3. Aurretik BBK-k emandako bekarik jaso ez dutenek lehentasuna izango dute.
  4. Eskatzaileak Kutxabankeko kontu aktibo baten eta Kutxabankeko finantza-txartel baten titularra izan behar du. Horrez gain, berak edo bere guraso edo ezkontideak Kutxabankekin dituzten loturak ere aintzat hartuko dira.
  5. Familia-unitatearen beharrizan ekonomikoak kontuan hartuko dira.
  6. Espediente akademikoa baloratuko da.
  7. Familia-egoera bereziak aintzat hartuko dira (langabezia, zurztasuna…)
  8. Aurrez hautatzen diren pertsonei ondoko dokumentazioa eskatuko zaie geroago:
    • Dagokion zentroak ikaslea Masterrean onartu duela frogatzeko agiria.
    • Espediente akademikoa.
    • Langabezian badago, egoera hori frogatzen duten agiriak, zein familia-egoera bereziak frogatzeko balio duen beste edozein agiri.
    • Erroldaren ziurtagiria, etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda barne hartzen duena.
    • Familia-unitatearen beharrizan ekonomikoak justifikatzeko, familiako kide guztien PFEZren aitorpenaren fotokopia eskatuko da. Kideetakoren batek ez badu PFEZren aitorpena aurkezteko beharrik, hori frogatzen duen Ogasunaren ziurtagiria aurkeztu beharko du.

Laguntzaren tramitazioa

  1. Laguntzak eskatzeko epea: 2015eko ekainaren 1etik irailaren 13ra.
  2. Eskaera: interesa duten pertsonek laguntzak eskatzeko formularioa bete eta bidali behar dute.
  3. OSO GARRANTZITSUA: Eskaera tramitatzeko, eskaeran agertzen diren pertsonek sinaturiko baimena eta euren NAN eskaneatuak bidali behar dira, eskaera-orria jaso eta gehienez 2 eguneko epean. Bi agiriok, eskatzailearen izena eta NANa adierazita, honako helbidera bidali behar dira: becas@bbk.esDESKARGATU HEMEN BAIMENA
  4. Hautagaiak ebaluatzea eta hautatzea: BBKren Beken Kontseiluak egingo du lan hori. Kontseiluaren esku egongo da hautagaiek adierazitako gorabehera guztiak baloratzea. Emandako ebazpenari ezingo zaio inolako helegiterik jarri.
  5. Ebazpena: Behin betiko ebazpena urriaren amaieran emango da.
  6. Diru-laguntza abonatzea: Onarturiko laguntzak eskaeran adierazi den eta onuradunaren titulartasunpekoa den Kutxabank kontuan besterik ez dira abonatuko.
  7. Eskaera egitean, hautagaiak aipatutako baldintza guztiak onartzen ditu.