Master eta Graduondorako BBK Bekak 2013

Laguntzen ezaugarri orokorrak

  • Diru-laguntzaren xedea: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Deustu Unibertsitateko eta Bilboko Merkataritza-ganberako master eta graduondoak, 30 kreditutik gorakoak.
  • Laguntza kopurua: Aurrekontu finkoa du programak, eta eskakizunak ondoen betetzen dituzten onuradunen artean banatuko da. Beraz, ezin liteke aldez aurretik zehaztu zenbat beka emango den.
  • Laguntzen zenbatekoa: Master edo graduondoen prezioaren % 50 ordaintzeko balio du bekak, 1.000 euroko gehieneko mugarekin. Diru-laguntza ondoren azaltzen den moduan emango da:
    • Zenbatekoaren erdia masterra hastean (aukera dago finantzatzeko, Kutxabanken edozein bulegotan).
    • Ikasketak amaitu ondoren, eta behar bezalako etekina atera zaiola frogatu denean, bekaren gainerako zenbatekoa abonatuko da; Kutxabanken finantzaketa kontratatu bada, mailegua amortizatzeko erabiliko da.
    • Ikasle bakoitzari laguntza bakarra emango zaio, masterra edo graduondoa urtebetekoa edo urte gehiagokoa den kontuan hartu barik.
    • BBKren laguntza bestelako entitateek emandakoekin bateragarria izango da, baldin eta diru-laguntza guztiekin Masterraren prezio osoa gainditzen ez bada.
    • Aipaturiko baldintza guztiak aintzat hartuta, BBK-k erabakiko du, kasuan kasu, eskatutako diru-laguntza emango den ala ez. Erabakia apelaezina izango da.
    • Laguntza galtzea: Masterra eteten duten ikasleek laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta jasotako zenbatekoak itzuli behar izango dizkiote.

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak

  1. Unibertsitateak edo Ganberak Masterrean ofizialki onartzea.
  2. Zerga ondorioetarako, bizilekua Bizkaian izatea.
  3. Aurretik, BBK-k emandako bekarik jaso ez izana.
  4. Eskatzaileek kontu aktibo bat izan behar dute Kutxabanken, gutxienez urtebeteko antzinatasuna duena. Horrez gain, Kutxabanken finantza-txartel baten jabe izan behar dute.
  5. Horrez gain, eskatzaileek edo euren guraso/ezkontideek, Kutxabankekin lotzen dituzten ondoko eskakizunetako bi gutxienez bete behar dituzte:
    • Nomina, pentsioa edota langabezia-saria Kutxabanken helbideratuta izan behar dute, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.
    • Saltokietan indarrean dauden Kutxabanak txartelekin erosketak egitean guztira ordaindutakoak, 2012ko ekainaren 1etik 2013ko abuztuaren 31ra bitartean, 3.000 euroko edo hortik gorako balioa izan behar du.
    • 2012ko ekainaren 1etik 2013ko abuztuaren 31ra Baskepensionesera ekarpenen bat egin izana.
    • Kutxabanken asegururen bat kontratatuta izatea.
  6. Kontuan hartuko dira, familia-unitatearen beharrizan ekonomikoak.
  7. Aurrez hautatzen diren pertsonei, ondoko dokumentazioa eskatuko zaie beranduago:
    • Dagokion zentroak ikaslea Masterrean onartu duela frogatzeko agiria.
    • Langabezian badago, egoera hori frogatzeko dokumentazioa.
    • Erroldaren ziurtagiria, etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda barne hartzen duena.
    • Familia-unitateko kide guztien PFEZren fotokopia. Kideetakoren batek ez badu PFEZ aitorpena aurkeztu behar, egoera hori frogatzeko Ogasunaren ziurtagiria aurkeztu beharko du.

 

Laguntzaren tramitazioa

  1. Laguntzak eskatzeko epea: 2013ko ekainaren 5etik abuztuaren 31ra.
  2. Eskaera: interesa duten pertsonek laguntzak eskatzeko formularioa bete eta bidali behar dute.
  3. OSO GARRANTZITSUA: Eskaera tramitatzeko, eskaeran agertzen diren pertsonek sinaturiko baimena eta euren NAN eskaneatuak bidali behar dira, eskaera-orria jaso eta gehienez 2 eguneko epean. Bi agiriak, zure izena eta nan-a adierazita, ondoko helbidera bidali behar dira: becas@bbk.es.
    DESKARGATU HEMEN BAIMENA
  4. Hautagaiak ebaluatzea eta hautatzea: BBKren Beken Kontseiluak egingo du lan hori. Kontseiluaren esku egongo da hautagaiek adierazitako gorabehera guztiak balioestea. Emandako ebazpenari ezingo zaio inolako helegiterik jarri.
  5. Ebazpena: Behin betiko ebazpena urriaren 21etik aurrera emango da.
  6. Diru-laguntza abonatzea: Onarturiko laguntzak ikaslearen titulartasunpeko Kutxabank kontuan, eskaeran adierazitakoan, besterik ez dira abonatuko.
  7. Eskaera egitean, hautagaiak aipatutako baldintza guztiak onartzen ditu.