Master 2012 BBK Bekak

Laguntzen ezaugarri orokorra

  • Beka kopurua: 52 beka.
  • Ikasketak: Deustuko Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Bilboko Merkataritza Ganberako ondoko master ofizial hauek:

Deustuko Unibertsitatea:

Informazioaren Segurtasuneko masterra

Software Soluzioen Garapen eta Integrazioko masterra

Enpresa Zuzenbideko masterra

Zerga Aholkularitzako masterra

Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko masterra

Gizartean babesik gabe edo/eta gatazkan dauden adingabeen kasuetan esku hartzeko eta bitartekotza egiteko masterra

Familian esku hartzeko eta bitartekotza egiteko masterra

Gizarte Inklusioari buruzko masterra

Buru Osasunari eta Terapia Psikologikoei buruzko masterra

Gizarte Psikologia aplikatuko masterra

Giza Baliabideetako masterra

Europako eta Nazioarteko Enpresen Kudeaketako masterra

Euskal Herriko Unibertsitatea:

Eraikuntza Jasangarria eta Energia Eraginkortasun Masterra

Finantzak eta Finantza-zuzendaritza masterra

Ingurumen-ingeniaritza masterra

Ikerketa biomedikoa masterra

Ingurugiroaren agrobiologia masterra

Berrikuntza eta Jakintzaren gestioa masterra

Moda Diseinua masterra

Giza Baliabideen eta Enpleguaren kudeaketa masterra

Sistema Elektroniko aurreratuen masterra

Energia eraginkortasunaren ikerketa masterra

Material Aurreratuen ingeniaritza masterra

Bilboko Merkataritza Ganbera:

Digital Business masterra

Marketin eta Merkataritza Kudeaketa masterra

 

  • Laguntzaren zenbatekoa: Masterraren prezioaren % 60 ordaintzeko balio du Bekak, 5.000 euroko gehieneko mugarekin. Diru-laguntza ondoren azaltzen den moduan emango da:
    • Bekaren % 50 masterra hastean (aukera dago gainerako ehunekoa Master Maileguarekin finantzatzeko, Kutxabanken edozein bulegotan).
    • Masterra amaitu denean, eta behar bezalako etekina atera zaiola frogatu denean, bekaren gainerako zenbatekoa abonatuko da; Kutxabanken finantzaketa kontratatu bada, mailegua amortizatzeko erabiliko da.
  • BBK-k aurretik emandako bekaren bat eskuratu ez dutenek lehentasuna izango dute.
  • Laguntza bakarra jasoko du hautagai bakoitzak bere prestakuntza-ibilbide osoan. Barne Epaimahai batek balioztatutako irizpideen arabera hartuko da erabakia. Irizpideon artean, bikaintasun akademikoa, familia-unitatearen premia ekonomikoak eta BBK-Kutxabankekiko loturak aintzat hartuko dira.
  • BBK Fundazioaren laguntza bestelako entitateek emandakoekin bateragarria izango da, baldin eta diru-laguntza guztiekin Masterraren prezio osoa gainditzen ez bada.
  • BBK Fundazioak, aipatutako baldintza erreparatuta erabakiko du, kasuan kasu, eskatutako diru-laguntza emango den ala ez. Erabakia apelaezina izango da.
  • Diru-laguntza galtzea: Masterra bertan behera uzten dutenek diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta ordura arte hartutako guztia BBK Fundazioari itzuli beharko diote.

Eskatzaileek bete beharreko eskakizunak

  1. Unibertsitateak eta Ganbarak ikaslea kasuan kasuko Masterrean ofizialki onartzea.
  2. Langabezian daudenek lehentasuna izango dute.
  3. BBK-Kutxabankekin ondoko lotura hauek izatea:Indarrean dauden kontu baten eta finantza-txartel baten titularra izatea, gutxienez urtebeteko antzinatasuna dutenak.
    Familiak BBK-Kutxabankekin izan ditzakeen beste lotura batzuk ere kontuan hartuko dira.
  4. Programaren urteko deialdian ezarritako epeak betetzea.
  5. Aurrez hautaturiko pertsonek BBK Fundazioak eskatzen dien dokumentazioa aurkeztu beharko dute, osorik eta epeen barruan:
    • Dagokion Unibertsitateak ikaslea Masterrean onartu duela frogatzeko agiria.
    • Goi mailako tituluaren fotokopia, edo titulu hori lortu dela frogatzen duen agiria.
    • Lortutako kalifikazioen ziurtagiri akademikoa.
    • Erroldaren ziurtagiria, etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda barne hartzen duena.
    • Familia-unitateko kide guztien PFEZren fotokopia. Kideetakoren batek ez badu PFEZ aitorpena aurkeztu behar, ekitaldi horretako diru-sarrerak jasotzen dituen Ogasunaren ziurtagiria urkeztu beharko du.
    • Beharrezkoa denean, egoera familiar edo pertsonal bereziei buruzko dokumentazioa: familia ugaria, ezgaitasuna, langabezia, zurztasuna, etab.

Eskaeren tramitazioa

  1. Diru-laguntza eskatzeko epea: 2012ko ekainaren 8tik abuztuaren 31ra.
  2. Eskaera: laguntza eskatu nahi dutenek diru-laguntzaren eskabide-orria bete beharko dute.
  3. Ebaluazioa eta hautagaiak aukeratzea: BBK Fundazioaren Beken Kontseiluak ebaluatu eta aukeratuko ditu hautagaiak. Kontseiluaren esku egongo da hautagaiek adierazitako gorabehera guztiak balioestea. Emandako ebazpenari ezingo zaio inolako helegiterik jarri.
  4. Ebazpena: Eskaera bakoitzaren ebazpena urriaren 8tik aurrera argitaratuko da.
  5. Diru-laguntza abonatzea: Emandako diru-laguntzak onuraduna titular duen Kutxabank BBK kontuan baino ez dira abonatuko.
  6. Eskaera egitean, hautagaiak aipatutako baldintza guztiak onartzen ditu.