Martxan 2013. Leonardo da Vinci programa

BBK Fundazioak ireki du dagoeneko Leonardo da Vinci Europar mugikortasun programetan izena emateko epea. Bekaren onuradunek hiru hileko enpresa-praktikak egin ahal izango dituzte Europar Batasuneko enpresatan.

Programaren ezaugarri orokorrak

  • Lekuak: 20
  • Aurreikusitako herrialdeak: Alemania, Frantzia, Italia, Holanda eta Portugal.
  • Aurreikusitako irteera data: 2014ko otsaila
  • Iraupena: 13 aste
  • Diru-laguntza: Desberdina da herrialdearen arabera.
  • Programak barne hartzen du: bidaia, ostatua, Europako enpresa batean praktikak egiteko aukera, prestakuntza linguistika, erantzukizun zibileko asegurua eta osasun-laguntza.
  • Informazio eta orientazio-saioak bidaiatu aurretik.
  • Tutoretza-zerbitzua aurretik eta praktikak egin bitartean.

Bekak

Herrialdea Aurreikusitako lekuak Beharrezkoa den profil akademikoa
Alemania 6 1 – Arkitektura

1 – Turismoa

1 – Ingeniaritza (Telekomunikazioak)

1 – Ingenieritza (Mekanika)

2 – EAZL

Frantzia 3 2 – Ingeniaritza (Automobilgintza)

1 – Nazioarteko Merkatariza

Italia 4 2 – EAZL

1- Komunikazioa

1 – Marketina

Holanda 1 1 – Marketina
Portugal 6 1 – Ekonomia

1 – EAZL (Kontu ikuzkapena)

2 – EAZL (Enpresa)

1 – Kultur Kudeaketa (Ekitaldi antolaketa)

1 – Nazioarteko Merkataritza

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak

  • 24 eta 35 urte artekoak izatea.
  • Espainiar naziotasuna eta Egoitza fiskala Bizkaian
  • Eskatzaileek langabezian egon behar dute praktikak hasten diren unean.
  • Ikasketak: diploma, lizentzia edo unibertsitateko gradua. Atzerrian lortutako tituluek homologatuta egon behar dute deialdiaren epea bukatu aurretik.
  • Hizkuntzak: B2 – C1 egiaztagiriak ingeleserako eta gutxienez B1 beste hizkuntzetarako.
  • Tituludun pertsonentzako Leonardo da Vinci programetan aurretik parte hartu dutenek ezin dute beka hau eskatu, ez eta aurretik BBKren beka bat jaso dutenek ere.

OHARRA: Ezinbestekoa da izena emateko inprimakian adierazten diren titulazio akademikoari eta hizkuntza mailari dagozkien frogagiriak aurkeztea.

Eskaerak tramitatzea

  1. Eskaera: Programa honetan parte hartu nahi dutenek erantsitako formularioa bete eta bidali beharko dute. Bide honetatik jaso diren eskaerek besterik ez dute hautaketa-prozesuan parte hartuko.
  2. Eskaerarekin batera, Europako Curriculum Vitaea eta egitasmoen gutun bat (eskaeran adierazitako hizkuntzetan) bidali behar da becas@bbk.es helbide elektronikora.
  3. Eskaera egiteko epea: 2013ko azaroaren 8tik 20ra.
  4. Deialdiaren eskakizunak betetzen dituzten hautagai guztiak hautaketa-prozesuan sartuko dira. Prozesu horretan, hizkuntza gaitasuna frogatzeko azterketak eta hainbat elkarrizketa egingo zaizkie.
  5. Ekimenaren helburua parte-hartzaileen laneratze-prozesua erraztea den heinean, lan-esperientziarik gabeko pertsonei lehentasuna emango zaie, eskainitako lana euren titulazioarekin bat datorrenean.

Goian azaldutako baldintzak aintzat hartuta, BBK Fundazioak erabakiko du eskatzailea Martxan programan onartu ala ez, eta bere erabakia apelaezina izango da.