Martxan 2012. Leonardo da Vinci Programa

Leonardo da Vinci Europar Mugikortasun programetan izena emateko epea ireki du BBK Fundazioak. 32 gaztek 3 hilabeteko enpresa-praktikak egin ahal izango dituzte Europar Batasuneko konpainietan.

Mugikortasun programaren ezaugarri orokorrak

  • Beka kopurua: 32
  • Herrialdeak: Alemania, Italia, Malta, Portugal, Erresuma Batua eta Txekiar Errepublika.
  • Aurreikusitako irteera data: 2012ko apirila
  • Iraupena: 13 aste
  • Programak barne hartzen du: bidaia, ostatua, lan-praktikak enpresa europar batean, hizkuntza-prestakuntza aukeraturiko herrialdean eta erantzukizun zibileko asegurua.
  • Informazio eta orientazio-saioak irten aurretik.
  • Tutoretza, hemen eta praktiken herrialdean

Detalle de las becas

Herrialdeak Aurreikusitako lekuak Profil akademikoak
Alemania 5 beka Ingeniaritzak, Ekonomia, Turismoa, Arkitektura, Itzulpengintza eta Interpretazioa
Italia 8 beka Turismoa, Kazetaritza, Komunikazioa, Ikus-entzunezkoak, Arte Ederrak, Informatika, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Kimika
Malta 4 beka Turismoa, Kazetaritza, Komunikazioa, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Psikologia, Ekonomia, Ingurumena, Biologia, Nazioarteko Merkataritza, Historia.
Portugal 6 beka Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Informatika, Arkitektura, Ingeniaritza kimikoa
Erresuma Batua  5 beka Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Psikologia/Pedagogia, Kazetaritza, Ikus-entzunezko komunikazioa.
Txekiar Errepublika  4 beka  Ingeniaritzak, Turismoa, Historia, Biologia, Ingurumena, Enpresa-zientziak.

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak

  • 24 eta 35 urte artekoak izatea.
  • Espainiar Nazionaltasuna edukitzea, eta zerga-egoitza Bizkaian edukitzea.
  • Eskatzaileek langabezian egon behar dute eta lan bila egon.
  • Ikasketak: unibertsitateko diplomatura edo lizentziatura. Atzerrian lortutako titulazioek deialdiaren epea amaitzen denean homologatuta egon behar dute.
  • Hizkuntzak: B2 mailaren edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. mailaren baliokidea den gutxieneko ingeles maila. Aukeratzen den herrialdeko hizkuntzaren ezaguerei lehentasuna emango zaie. (Alemana, Italiera eta Portugesa).
  • Tituludunentzako Leonardo da Vinci Programentan aurretiaz parte hartu ez izana

OHARRA: Ezinbestekoa da izena emateko inprimakian adierazten diren titulazio akademikoari eta hizkuntza mailari dagozkien frogagiriak aurkeztea.

Eskaeren tramitazioa

  1. Eskabidea: programa honetan parte hartu nahi duten pertsonek erantsitako inprimakia bete eta bidali beharko dute. Bide horretatik jasotako eskaerak besterik ez dira hautaketa-prozesuan aintzat hartuko.
  2. Eskaera egiteko epea: 2012ko otsailaren 3tik 15era.
  3. Lehen fasean hautatzen diren pertsonek europar Curriculum Vitae-a eta asmo-gutuna (ingelesez idatzita) aurkeztu beharko dituzte BBK Fundazioak eskatzen dienean.
  4. Hautaketa-prozesuaren barruan, hizkuntza-probak eta elkarrizketa pertsonala egingo dira.
  5. Ekimenaren helburua parte-hartzaileen laneratze-prozesua erraztea den heinean, lan-esperientziarik gabeko pertsonei lehentasuna emango zaie, eskainitako lana euren titulazioarekin bat datorrenean

Goian azaldutako baldintzak aintzat hartuta, BBK Fundazioak erabakiko du eskatzailea programan onartu ala ez, eta bere erabakia apelaezina izango da.