Ikerketa sustatzeko ekintzak

BBK Fundazioak eta Dravet Sindromearen Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute, elkarrekin, osasun-arloan proiektu berritzaile eta eraginkorrak gauzatzen laguntzeko, eta ezohiko gaixotasunen laguntza- eta osasun-arloan kultura berritzailea sustatzeko. Eic BBK osasun-zentro elektronikoan, informatika-arloko ikerketa proiektuak garatuko dira. Horien helburua, osasun-arloan aurrerapen garrantzitsuak lortzea izango da, ezohiko gaixotasunen zein gainerako gaixotasunen alorrean. Horrez gain, ezintasuna eskolan guztiz normalizatzen lagunduko duten teknologia-programa hezitzaileak garatuko dira.Orain eta uztailaren 31ra arte, Dravet Sindromearen Fundazioak zabalik izango du Eic BBK zentroan ondoko lanpostuak eskuratzeko deialdia:

  • Telefonia mugikorren garapenerako informatikari izateko 2 lanpostu.
  • Telefonia mugikorren informatika-proiektuaren burua izateko lanpostu 1.

Informazio gehiago Dravet Sindromearen Fundazioaren webgunean.