Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) 2017

Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) 1997an sortu zen musika-elkarte da, instrumentista gazteei orkestrako musikan trebatzeko aukera emateko eta, bide batez, profesional arlora sartu daitezen laguntzeko.

Asmo horrekin, beraz, fundazio bat eratu zen, Eusko Jaurlaritzak sustatuta eta BBK, KUTXA eta VITAL KUTXAren Gizarte Ekintzen babesarekin (Patrono lanetan).

EGOk bi lanaldi bereizten ditu; lehena udako oporren inguruan egiten da, eta bigarrena, neguko oporretan.

Denbora horretan, nazioartean ospe handia daukaten irakasleekin lan egiteko aukera izaten dute musikari gazteek, eta orkestraren eta ganbera-musikaren alorrean esperientzia bikaina eskuratzen dute. Lanaldi horiek bukatutakoan, EGOk hainbat kontzertu antolatzen ditu, gonbidatutako irakasleekin eta Juan Jose Ocon egungo zuzendari artistikoarekin egindako lana jendaurrera eramateko.

2017ko onarpen-probak:

2017an Euskal Herriko Gazte Orkestrako kide izan nahi duten instrumentista gazteentzat.

2017an EGOn bete behar diren lekuak gutxi gorabehera orkestraren % 30 dira (2016an, 85 kide). Musikari bakoitza EGOn egoten den denboraldia urtebetekoa izaten da. Epe hori mugako adinera arte luzatu daiteke, zuzendaritza artistikoaren erabakiz edo urteko entzunaldien bidez.

Izena emateko epea 2017ko martxoaren 30era arte zabalik.

Hautagaiek bete beharko dituzten baldintzak:

  • Adina: 16 eta 27 urte bitartean
  • Gutxienez erdi-mailako ikasketak edo HSAOL planean baliokideak diren ikasketak egiten egotea, edota Musika Eskolan instrumentu hori ikasten egotea.
  • EAEn jaiotakoak (edo 150 km-ko inguru geografikoan) eta gaur egun EAEn bizi direnak.

INFORMAZIOA ETA OINARRIAK

www.egofundazioa.org