Europako enpresetan praktikak egiteko bekak

Leonardo da Vinci Europar Mugikortasuneko programetan eskabideak aurkezteko epea ireki du BBK Gazte Lanbidean Fundazioak. Programari esker, 20 gaztek 3 hilabeteko enpresa-praktikak egin ahal izango dituzte Europar Batasuneko konpainietan.

Mugikortasun programaren ezaugarri orokorrak

  1. Leku kopurua: 20
  2. Aurreikusitako herrialdeak: Alemania, Irlanda, Italia, Malta eta Erresuma Batua.
  3. Aurreikusitako irteera data: 2011ko iraila
  4. Iraupena: 13 aste
  5. Programak barne hartzen du: bidaia, ostatua, lan-praktikaldia enpresa europar batean, hizkuntza-prestakuntza xede herrialdean eta erantzukizun zibileko asegurua.
  6. Aldez aurretiko orientazio-saioak.
  7. Tutoretza, hemen eta xede herrialdean.

Eskainitako praktiken ezaugarriak

  • Herrialdeak: Alemania. Irlanda. Italia. Malta. Erresuma Batua.
  • Profilak: Kazetaritza. Komunikazioa eta Harreman Publikoak. Ikus-entzunezko komunikazioa. Enpresa-zientziak (LADE). Ekonomia. Ingeniaritzak: Informatika, Ingurumena, Industria eta Kimika. Turismoa. Psikologia. Albaitaritza. Arte Ederrak. Arkitektura. Itzulpengintza eta Interpretazioa.

Eskatzaileek bete beharreko eskakizunak

  1. 24 eta 35 urte artekoak izatea
  2. Espainiar Nazionaltasuna edukitzea, eta zerga-egoitza Bizkaian edukitzea.
  3. Ikasketak: Unibertsitateko diplomatura edo lizentziatura. Egiaztatu daitezkeen titulazio homologatuak izan behar dute.
  4. Hizkuntzak: B2 mailaren edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. mailaren baliokidea den gutxieneko ingeles maila. Xede herrialdeko hizkuntzaren ezaguerei lehentasuna emango zaie. (alemana, italiera).
  5. Tituludunentzako Leonardo da Vinci Programentan aurretiaz parte hartu ez izana.

OHARRA: Ezinbestekoa da izena emateko inprimakian adierazten diren titulazio akademikoari eta hizkuntza mailari dagozkien frogagirien jabe izatea.

Eskabideen tramitazioa

  • Eskabidea: Programa honetan parte hartu nahi duten pertsonek honako inprimaki hau bete beharko dute.
  • Eskabidea egiteko epea: 2011ko maiatzaren 7tik 22ra.
  • Lehen fasean hautatzen diren pertsonek europar Curriculum Vitaea eta asmo-gutuna (ingelesez idatzita) aurkeztu beharko dituzte BBK Gazte Lanbideanek eskatzen dienean.
  • Hautaketa-prozesuaren barruan, hizkuntza-probak eta elkarrizketa pertsonala egingo dira.
  • Ekimen honen helburua parte-hartzaileen laneratze-prozesua erraztea den heinean, lan-esperientziarik gabeko pertsonei lehentasuna emango zaie.
  • Goian aipatutako eskakizunei jarraiki, BBK Gazte Lanbideanek eskatzaileak Martxan programan onartu ala ez erabakiko du, eta bere erabakia apelaezina izango da.