Erdi mailako arduradunentzako prestakuntza

Helbura

Gazte tituludunei lan-munduratzen laguntzea, on-lineako eta aurrez aurreko prestakuntza, enpresa-praktikak eta amaierako proiektu bat aurkeztu beharra barne hartzen dituen prozesu baten bidez.

Laguntza juridikoa

BBK Gazte Lanbidean fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailak lankidetza Hitzarmena sinatu dute, lan bila dauden gazte tituludunei laneratzen erraztea helburu duen praktika-prestakuntza programa hau garatzeko. Hitzarmen horretan, sinatzaileek eta programan parte hartu nahi duten hautagaiek bete beharreko baldintzak jasotzen dira.

LANPOSTUETAN EGINDAKO PRAKTIKA HAUEK EZ DUTE ENPRESEKIKO INOLAKO LAN-HARREMANIK SORRARAZIKO.

Parte hartzeko eskakizun orokorrak

  • Prestakuntza hasten den momentuan, eskatzaileak 18 eta 30 urte bitartekoak izatea.
  • Langabezian egotea edo lan ezegonkorretan aritzea.
  • Egoitza fiskala Bizkaian izatea
  • Proiektuan parte hartu baino lehen Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Titulazio homologatuen jabe direla egiaztatzea.
  • Ordutegi arazorik ez izatea eta eskola teorikoetara eta praktiketara bertaratzeko konpromisoa agertzea.
  • Hasierako profila jasoko diren prestakuntzarekin eta praktikekin bat etortzea
  • BBK Gazte Lanbidean Fundazioak finantzaturiko praktika-programetan aurretik parte hartu ez izana.

Programan parte hartzeko eskakizun zehatzak

  • Batxilergo ikasketak edota erdi mailako Lanbide Heziketako ikasketak.
  • Oinarrizko informatika-ezagutzak
  • Beharrezkoa da ordenagailu bat eta interneterako konexioa izatea.
  • Lehentasuna izango dute industria-sektorean lan-esperientzia edo ikasketak dituzten pertsonek.

Prestakuntzaren eta praktikaren ezaugarriak

Enpresen Planifikazioan eta Kudeaketan Adituriko Profesionalentzako ikastaroa, erdi mailako arduradunei zuzendurikoa.

Leku kopurua

60

Iraupena

300 ordu; haietatik 60 aurrez aurrekoak izango dira eta 240, on-lineakoak. Horrez gainera, hiru hilez, parte-hartzaileek lanpostuan bertan jasoko dute prestakuntza, Bizkaiko hainbat enpresetan.

Prestakuntza jaso ondoren, eta behin amaierako proiektua aurkeztuta, parte-hartzaileek UHUNren Titulazioa eskuratuko dute(20 ECTS).

Prestakuntza praktika lanpostuetan

Enpresetan egindako trebakuntza praktikak hiru hilabetekoak izango dira eta parte-hartzaileek astean 30 orduko lan-praktikak egingo dituzte gehienez, astelehenetik ostiralera. Parte-hartzaile bakoitzak tutore bat izango du enpresan, eta praktikaldia ondo egiten dela ziurtatzeaz arduratuko da pertsona hori.

Bekaren diru-kopurua dieta eta beste gastu batzuei aurre egiteko

1.530,60 € gordin. BBK Gazte Lanbidean fundazioak 1.105,11 € jarriko ditu eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailak, berriz, gainerako 425,49 €ak. Edozein arrazoirengatik, sei hilabetetan baino denbora laburragoan egingo balitz praktikaldia, praktikak egin dituen pertsonak jaso beharreko diru-kopurua proportzionalki murriztuko da. Ezarritako diru-kopurua hileroko 3 ordainketa kuotetan banatuko da eta diru sarrerak onuradunek zehazturiko eta titular diren Bilbao Bizkaia Kutxako kontuan egingo dira.

Lehen hautaketan aukeratzen diren pertsonek posta elektronikoz soilik jasoko dute jakinarazpena, eta aurre hautaketa jakinarazpena jaso duten pertsona horiek soilik egin beharko dute hautaketa-prozesua. Ondoko hauek dira prozesu horren ezaugarriak:

  • Eskaeran jasotako titulazioak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztea
  • Lanbiden lan eskatzaile bezala alta emana dutenaren ziurtagiria aurkeztea. (DARDE)

Eskabideak

2011ko otsailaren 21era arte.