Erasmus Kutxabank bekak 2014/2015

Kutxabankek 2014/2015 ikasturterako Erasmus beken deialdia egin du. Bada, deialdi horretan parte hartzeko bi eskakizun hauek bete beharko dira: Euskal Herriko Unibertsitateko edo Deustuko Unibertsitateko ikasle izatea eta ikasleentzako mugikortasun programaren onuradun izatea.

Programaren ezaugarri orokorrak:

  1. Beka kopurua: Programa honetarako aurrekontu zehatza dago, jomugako unibertsitateetan onuradunek egingo duten hilabete kopuruaren arabera banatzen baita. Hortaz, ezin daiteke emango den beka kopurua aldez aurretik zehaztu.
  2. Laguntzaren zenbatekoa:
    • Ikasturte osoa jomugako unibertsitatean: 800 €
    • Lautik sei hilabetera bitarteko egonaldiak jomugako unibertsitatean: 400 €.
    • Lau hilabetetik beherako egonaldiak: 100 €, jomugako unibertsitatean egindako hilabete bakoitzeko.
    • Zenbateko hori txikiagoa izan daiteke, emandako beken zenbatekoak horretarako gordeta dagoen zenbateko osoa gainditzen badu.
  3. Zenbatekoen kalkulua egiteko, Ikasleen truke programa ofizialean hasieran zehaztutako hilabete kopurua baino ez da kontuan hartuko; hau da, programa abian dela egonaldiak luzatzen dituzten ikasleek ezin izango dute aurretik zehaztutakoaz haragoko laguntza jaso.
  4. Ikasleen truke-programan nahi adina aldiz parte hartuta ere, ikasle bakoitzak behin bakarrik izango du halako laguntza bat jasotzeko aukera, bere eskola-ibilbide osoan.
  5. Onartzea: Bete beharreko eskakizunak aintzat hartuta, kasuan kasu eskatutako diru-laguntza emango den ala ez erabakiko du KUTXABANKek. Erabakia apelaezina izango da.
  6.  KUTXABANKen laguntza beste erakunde batzuek ematen dituztenen osagarri izan daiteke.
  7. Laguntza galtzea: Aldez aurretik zehaztutako egonaldiaren amaiera-data baino lehen jomugako unibertsitatea uzten duten ikasleek diru-laguntza hau jasotzeko eskubidea galduko dute. Egoera horretan daudenek ahal bezain laster eman beharko diote horren berri KUTXABANKi, euren kabuz zein unibertsitatearen bitartez.

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak:

  1. Laguntza hauek jaso nahi dituztenek Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) edo Deustuko Unibertsitateko ikasleak izan behar dute, eta euren unibertsitateak Europar Batasunaren Ikasleentzako Mugikortasun Programan (2014/2015 ikasturtean) parte hartzeko ofizialki hautatu behar ditu.
  2. Eskatzaileek Kutxabankeko gazte-txartelen artean, gutxienez ondorengo txarteletako baten titularra izatea: K26, K26+, BBK26Mastercard/Visa, BBK26+ Mastercard/Visa, Gaztekutxa Mastercard, Gazte Visa eta Telecaja Joven, (30 urte baino gehiago izatekotan, Kutxabankeko edozein txartel finantziero), eta gutxienez kontu aktibo bat izango dute Kutxabanken.
  3. Horrez gain, eskatzaileak edo bere aitak / amak / tutoreak KUTXABANKekin lotzen dituzten ondoko eskakizunetako bi gutxienez bete behar dituzte:
    • Nomina, pentsioa edo langabeziagatiko prestazioa KUTXABANKen helbideratuta izatea, gutxienez urtebete lehenagotik eta etenik gabe.
    • Saltokietan indarrean dauden KUTXABANK kreditu-txartelekin erosketak egitean guztira ordaindutakoak, 2013ko maiatzaren 1etik 2014ko maiatzaren 1era bitartean, 3.000 euroko edo hortik gorako balioa izan behar du.
    • Indarrean dagoen KUTXABANKeko BGAE/PENTSIO PLAN batera ekarpenen bat egin behar dute, 2013ko maiatzaren 1etik 2014ko maiatzaren 1erako epean, saldoa 1.500 euro edo gehiago handituko duena.
    • Gutxienez ondoko KUTXABANK aseguruetako BIren titular izatea -2014ko maiatzaren 1ean indarrean egon beharko dute-.

Tramiteak:

  1. Eskaera: Laguntzak eskatzeko, ikasleek eskaera-orria bete eta bidali beharko dute, webgune honen bidez. Bide horretatik jaso diren eskaerak besterik ez dira onartuko.
  2. Eskaera onartua izan dadin, gurasoek / tutoreek sinaturiko baimena eta euren nan-a eskaneatuta bidali behar dira, eskaera-orria bidali eta gehienez 2 eguneko epean. Bi agiriok universidades@kutxabank.es helbidera bidali behar dira.
    Tramite hori betetzen ez duten eskaerak ez dira kontuan hartuko.
    DESKARGATU HEMEN BAIMENA
  3. Eskaera egiteko epea: 2014ko maiatzaren 21etik ekainaren 22ra (biak barne).
  4. Ebazpena: Eskaera bakoitzaren ebazpena webgune honen bidez jakinaraziko da, irailean.
  5. Diru-laguntza abonatzea: Onarturiko laguntzak ikaslearen titulartasunpeko KUTXABANK kontuan besterik ez dira abonatuko. Unibertsitatera lehen seihilekoan doazen ikasleek 2015eko urtarrilean jasoko dute beka. Bigarren seihilekoan doazenek, aldiz, 2015eko apirilean jasoko dute; eta seihileko bietan doazenek aipatutako 2 hilabeteetan jasoko dute beka, modu proportzionalean.
  6. Eskaera egitean, hautagaiak aipatutako baldintza guztiak onartzen ditu.