Erasmus bekak. 2011/2012 ikasturtea

Unibertsitateko ikasleentzako 2011/12 ikasturterako eskaera egiteko epea 2011ko ekainaren 12an itxi da.

Programak atzerriko unibertsitateren batean ikasturte osoa edo zati bat egiteko aukera eskaintzen die ikasleei, eta jatorrizko unibertsitateko matrikula eta aukeratutako unibertsitatean lortutako emaitzak baliokidetzen dizkie.

Egitasmo horren bidez, bbk-k unibertsitateko ikasleen partaidetza sustatu du, eta, ekimena abiatu zenetik, 5.000tik gora ikasleri lagundu dio.

bbk bekaren ezaugarriak

  • Beste erakunde batzuen diru-laguntzekin bateratu daiteke.
  • Ikasle bakoitzak behin baino ezin du beka jaso.
  • baldintzak
  • Unibertsitateko ikaslea izatea.
  • Zentro batek ikaslea Erasmus Programan parte hartzeko aukeratu izana (unibertsitate ikasketak).
  • Ez dira onartuko “Free-movers”-en eskabideak ez eta Erasmus / Sokrates egitasmotik kanpo dauden unibertsitateen arteko trukeetan parte hartzen duten ikasleenak.
  • bbk-rekin zenbait lotura izatea: eskabidea aurkezteko orduan kontu aktibo bateko eta bbk26 ala bbk26 plus txarteleko titularra izatea (edo bbk-ko edozein finantza-txarteletako titularra izatea 30 urtetik gorakoa izanez gero), besteak beste.

tramitatzea eta ematea

Unibertsitateko ikasleek eskaera egiteko epea maiatzaren erdialdetik ekainaren erdialdera ireki ohi da urtero.

finantzaketa

Erasmus/Sokrates-Leonardo mailegua, Erasmus programako ikasleen bidaia, egonaldia, ostatua eta antzeko gastuei aurre egiteko.