Enpresa-praktiketako prestakuntza programa

Helburua

Pertsona tituludunei enpresa-praktikak egin ahal izateko aukera eskaintzea, ikasitako guztia praktikan jarri ahal dezaten. Halaber, euren titulazioaren osagarri izango den trebakuntza-ikastaro batean parte hartzeko aukera eman nahi zaie, enpresaren funtzionamenduaren alderdi garrantzitsuenen ikuspegi orokorragoa izan dezaten.

Laguntza juridikoa

Aipatu enpresa-praktikak eskaini ahal izateko, Lankidetza Hitzarmena sinatu dute ondoko entitateek: BBK Gazte Lanbidean Fundazioa,CEBEK-Bizkaiko Enpresen Konfederazioa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Prestakuntza Saila. Hitzarmen horretan, hala enpresek nola tituludunek bete beharreko baldintzak jasotzen dira, eta bai praktikaldiaren baldintza zehatzak ere. Entitateek dagozkien estaldurak hartuko dituzte euren gain, eta horretarako istripuetarako eta erantzukizun zibileko asegurua kontratatuko dituzte.

Praktika horiek, aitzitik, ez dute enpresekiko inolako lan-harremanik sorraraziko.

Praktiketarako plaza kopurua

100

Iraupena

Gehienez, 6 hilabete

Eskakizunak

Eskatzaileek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

  • 18 eta 35 urte bitartekoa izatea (45 urte artekoak emakumeen kasuan)
  • Langabezian egotea.
  • Egoitza fiskala Bizkaian izatea
  • Ondoko titulu akademiko ofizialen bat edukitzea:
  • Lizentziaturak edo unibertsitateko goi mailako tituluak.
  • Diplomaturak edo unibertsitateko erdi mailako tituluak.
  • Erdi edo goi mailako LHko prestakuntza-zikloak.
  • BBK Gazte Lanbidean Fundazioak finantzaturiko praktiketako programetan aurretik parte hartu ez izana.

Lehentasuna emango zaie titulazio berrienei (lorturiko azkenei) eta bai euren titulazioaren esparruan inoiz lan egin ez duten pertsonei ere.

Praktikaldiaren ezaugarriak

Parte-hartzaileek astean 30 orduko lan-praktikak egingo dituzte, goizez, arratsaldez edo goiz eta arratsaldez, baina inoiz ez gaueko txandan. Astean lau egunetan joango dira enpresara, eta bosgarren egunean, CEBEKek antolaturiko trebakuntza ikastaroetara joan beharko dute. Parte-hartzaile bakoitzak tutore bat izango du enpresan, eta praktikaldia ondo bilakatzen dela ziurtatzeaz arduratuko da pertsona hori.

Bekaren diru-kopurua: gehienez 2.210 € gordin. Edozein arrazoirengatik, sei hilabetetan baino denbora laburragoan egingo balitz praktikaldia, praktikak egin dituen pertsonak jaso beharreko diru-kopurua txikiagoa izango da. BBK Gazte Lanbidean Fundazioak ematen duen dirua –hileroko soldata, sei hilabetez-, onuradunek zehazturiko Bilbao Bizkaia Kutxako kontuan ordainduko da.

Aurreikuspenen arabera, hautaketa prozesua 2011ko martxoan amaituko da

 

ESKABIDEAK

Eskabideak jasotzeko epea: 2011ko martxoaren 2tik 15era