Enpresa-praktiketako prestakuntza programa

Helburua

Gazte tituludunen lan-munduratzea erraztea, euren titulazioaren osagarri izango den trebakuntza espezializatua edo osagarria eta enpresetan bertan egindako trebakuntza aldia jasotzen duen prozesuaren bitartez.

Laguntza juridikoa

Lan bila dauden tituludun gazteen laneratzea helburu duen prestakuntza programa hau garatzeko lankidetza Hitzarmena sinatu dute BBK Gazte Lanbidean fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailak. Hitzarmen horretan alde sinatzaileek eta programan parte hartu nahi duten hautagaiek programaren garapenarekin lotutako bete beharreko baldintzak jasotzen dira.

LANPOSTUETAN GARATZEKO TREBAKUNTZA PRAKTIKA HAUEK EZ DUTE ENPRESEKIKO INOLAKO LAN-HARREMANIK SORRARAZIKO.

Leku kopurua

125

Programaren iraupena

  • Prestakuntza teorikoa: 20-120 ordu, prestakuntzaren araberakoa izango da ordu kopurua.
  • Prestakuntza praktikoa lanpostuetan: 6 hilabete.

Parte hartzeko eskakizun orokorrak

  • Prestakuntza hasten den momentuan 18 eta 30 urte bitarte izatea.
  • Langabezian egotea edo lan ezegonkorretan aritzea.
  • Egoitza fiskala Bizkaian izatea
  • Proiektuan parte hartu baino lehenago Lanbiden – Euskal Enplegu Zerbitzuan – lan eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Unibertsitateko, Lanbide Heziketako edo beste heziketa edo prestakuntza zentroetako titulazio homologatuen jabe direla egiaztatzea.
  • Ordutegi arazorik ez izatea eta klase toerikoetara eta praktiketara bertaratzeko konpromisoa agertzea.
  • Hasierako profilaren eta jasoko den prestakuntza eta praktikaren egokitzapena.
  • BBK Gazte Lanbidean Fundazioak finantzaturiko praktiketako programetan aurretik parte hartu ez izana.

Eskainitako prestakuntza, ezaugarriak eta iraupena

  1. Esportazio teknikaria (100 ordu)
  2. Kudeaketa Administratiboa (110 ordu)
  3. Orientazio soziolaborala (110 ordu)
  4. Controller. Finantza kudeaketa teknikaria (100 ordu)
  5. Erosketa eta hornikuntza teknikaria (100 ordu)
  6. 2.0 plataforma digitalen bidezko enpresa-harremanak (100 ordu)
  7. Gailu mugikorretarako lengoaia multimedia (100 ordu)
  8. Dependentziak dituzten pertsonen laguntza (100 ordu)
  9. Automobilgintza proiektuen kudeaketa (130 ordu)

Prestakuntza praktikoa lanpostuetan

Parte-hartzaileek astean 30 orduko lan-praktikak egingo dituzte gehienez, astelehenetik ostiralera. Parte-hartzaile bakoitzak tutore bat izango du enpresan, eta praktikaldia ondo egiten dela ziurtatzeaz arduratuko da pertsona hori.

Bekaren diru-kopurua dieta eta beste gastu batzuei aurre egiteko

3.061,20 € gordin. BBK Gazte Lanbidean fundazioak 2.210,22 € jarriko ditu eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailak, berriz, gainerako 850,98 €ak. Edozein arrazoirengatik, sei hilabetetan baino denbora laburragoan egingo balitz praktikaldia, praktikak egin dituen pertsonak jaso beharreko diru-kopurua proportzionalki murriztuko da. Ezarritako diru-kopurua hileroko 6 ordainketa kuotetan banatuko da eta diru sarrerak onuradunek zehazturiko eta titular diren Bilbao Bizkaia Kutxako kontuan egingo dira.

Lehen hautaketan aukeratzen diren pertsonek posta elektronikoz soilik jasoko dute jakinarazpena, eta aurre hautaketa jakinarazpena jaso duten pertsona horiek soilik egin beharko dute hautaketa-prozesua. Ondoko hauek dira prozesu horren ezaugarriak:

  • Eskaeran jasotako titulazioak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztea
  • Lanbiden lan eskatzaile bezala alta emana dutenaren ziurtagiria aurkeztea. (DARDE)
  • Aurreikuspenen arabera, hautaketa prozesua 2011ko martxoan amaituko da.

Eskaerak

2011ko otsailaren 10etik 21era.