Ekonomistentzako praktikak enpresatan

BBK Fundazioak eta Ekonomialarien Euskal Elkargoak, Lanbideren laguntzarekin, lizentzia eskuratu berri duten ekonomistentzako praktika-programaren deialdi berria egin dute.

Helburua

15 gazte ekonomistari enpresatan praktikak egiteko aukera eskaintzea da programa honen helburua, ikasitako guztia euren lanbide-prestakuntzarekin bat datozen jardueretan praktikan jarri ahal izan dezaten.

Euskarri juridikoa

Beka hauek, Ekonomialarien Euskal Elkargoaren, BBK Fundazioaren eta Lanbideren arteko lankidetza-hitzarmenen barruan daude.

Beka hauek ez dute praktikak egiten diren enpresekiko inolako lan-harremanik sorraraziko (1543/2011 Errege Dekretua, urriaren 31koa).

Ezaugarri orokorrak

  • -Beka kopurua: 15
  • raupena: 6 hilabete (2013ko urritik 2014ko martxora arte), egunean 6 orduz.
  • Izena emateko epea: 2013ko ekainaren 3tik irailaren 23ra.
  • Prestakuntza: Ostiraletan, lan-merkatuan beharrezkoak diren gaitasun eta konpetentzietan trebatzeko ikastaroa jasoko dute. Hona hemen ikastaroaren edukiak:
    • npresak kudeatzeko informatika-tresnak: Excel.
    • Kudeaketarako gaitasunak.
    • Lana bilatzeko ingelesa.
  • Tutoretzak: Enpresak tutore bat izendatuko du, praktika-aldian zehar, ikaslearen jarraipena egiteaz arduratuko dena.

Informazio gehiago

Izen ematea