Ekonomialarientzako lan-praktikak enpresetan 2020

BBK Fundazioak eta Ekonomisten Euskal Elkargoak ekonomista gazteentzako praktika-programaren beste deialdi bat egin dute

Helburua

Ekonomista gazte titulatu berriei aukera ematea enpresetan praktikak egin eta prestakuntza-garaian lorturiko ezaupideak garatzeko beren lanbide-gaikuntzari dagozkion zereginetan.

Euskarri juridikoa

Enpresak, bekadunak eta Ekonomisten Euskal Elkargoak lan-izaerarik gabeko praktikak egiteko  hitzarmena izenpetuko dute.

Ezaugarri orokorrak

  • Hileko diru-kopurua: 500 € gordin hilean.
  • Iraupena: 6 hilabete (2020ko urriaren 1etik aurrera).
  • Izena emateko epea: 2020ko ekainaren 1etik urriaren 31ra.
  • Prestakuntza: Bekadunek LAN MERKATUAN ESKATZEN DIREN GAITASUN ETA TREBETASUNEI buruzko prestakuntza kurtsoa jasoko dute. Kurtsoa, 40 orduko iraupena duena, online ospatuko da, derrigorrezkoa izanik konektatzea.
  • Gidari zerbitzua:  Ekonomialari gazte bakoitzak bere intereseko eremuan gidari zerbitzu espezializatua izango du, bere ibilibide profesionalaren orientazioa errazteko.

Argibide gehiago eta izen-emateak