Ekonomialarientzako lan-praktikak enpresetan 2019

BBK Fundazioak eta Ekonomisten Euskal Elkargoak ekonomista gazteentzako praktika-programaren beste deialdi bat egin dute

Helburua

Ekonomista gazte titulatu berriei aukera ematea enpresetan praktikak egin eta prestakuntza-garaian lorturiko ezaupideak garatzeko beren lanbide-gaikuntzari dagozkion zereginetan.

Euskarri juridikoa

Enpresaren eta bekadunaren arteko hitzarmena, bien artean lan-harremanik suposatzen ez duena, bi alderdiek onartuz lan-izaerarik ez duten praktikak direla.

Programan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta daude (1493/2011 Errege Dekretua – BOE 259 zka., urriaren 27koa).

Ezaugarri orokorrak

  • Beka-kopurua: 15
  • Hileko diru-kopurua: 500 € gordin hilean.
  • Iraupena: 6 hilabete (2019ko azarotik 2020ko apirilera).
  • Izena emateko epea: 2019ko ekainaren 1etik urriaren 11ra.
  • Prestakuntza: Ostiraletan bekadunek prestakuntza-ikastaroa izango dute, 40 ordukoa, lan-merkatuan eskatzen diren gaitasun eta trebetasunei buruzkoa, ondorengo edukiak izango dituena:
    • Enpresek eskaturiko gaitasun digitalak lantzea, Excel informatika-tresnen erabilera ekonomia eta finantzak kudeatzeko.
    • Informazioaren interesa ebaluatzeko gai izatea.
    • Kanal digitalak erabiltzea, enpresaren interesak errespetatuz.
    • Eduki digitalak garatzea.
    • Etengabeko autoikaskuntza-gaitasuna garatzea.
    • Big data ezagutzea datuen analisirako.
    • Ekintzailetza-gaitasuna, lan autonomoa eta proiektuen araberakoa indartzea.
  • Tutoretzak: Enpresak tutore bat izendatuko du ikaslearen jarraipena egiteaz arduratuko dena praktika-aldiak irauten duen bitartean.

Argibide gehiago eta izen-emateak