Ekonomialarientzako lan-praktikak enpresetan 2017

BBK Fundazioak eta Ekonomialarien Euskal Elkargoak, Lanbideren laguntzarekin, ekonomialari gazteentzako lan-praktiken programaren deialdi berri bat martxan jarri dute.

Helburua

Titulua lortu berri duten ekonomialari gazteei enpresetan lan-praktikak egiteko aukera eskaintzea, ikasitako guztia euren lanbide-prestakuntzarekin loturiko jardueretan gara dezaten.

Euskarri juridikoa

Beka hauek ondoko erakundeek izenpeturiko lankidetza-hitzarmenen barruan daude: Ekonomialarien Euskal Elkargoa, BBK Fundazioa eta Lanbide.

Bekok ez dute praktikak egiten diren enpresekiko inolako lan-harremanik sorrarazten (1543/2011 Errege Dekretua, urriaren 31koa).

Ezaugarri orokorrak

  • Beka kopurua: 14
  • Bekadunak hilero jasoko duen diru-kopurua: 500 € gordin.
  • Iraupena: 6 hilabete (2017ko urritik/azarotik 2018ko martxora/apirilera).
  • Izena emateko epea: 2017ko ekainaren 26tik irailaren 16ra.
  • Prestakuntza: ostiraletan, bekadunek lan-merkatuan beharrezkoak diren gaitasun eta konpetentzietan trebatzeko ikastaroa izango dute. Hona hemen ikastaroaren edukiak:
    • Ekonomia eta finantza-arloko kudeaketarako Excel informatika-tresnak erabiltzeko gaitasunak lantzea.
    • Lan-elkarrizketa bat egiteko eta CVa prestatzeko beharrezkoak diren ingeleseko komunikazio gaitasunak.
    • Lana bilatzeko lan-egitasmoa eta auto-hautagaitza.
  • Tutoretzak: lan-praktikek dirauten bitartean, enpresak ikaslearen jarraipena egiteaz arduratuko den tutore bat izendatuko du.

Informazio gehiago

Izen emateak