BIZKAIA BBK BEKAK

BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiak ekinbide berria jarri dute martxan, BIZKAIA BBK Bekak Programa. Honen xedea unibertsitate graduko titulazioa edo baliokidea duten gazte bizkaitarrak munduan erreferente diren zentroetan prestatzea da, modu erabakigarri eta eraginkorrean lagundu dezaten Bizkaia hobea eta prestatuagoa eraikitzen etorkizunari bermez aurre egin ahal izateko, eta hori lehentasunezko sektore giza identifikaturikoetan. Gazte hauek, prestakuntza amaitu eta gero, Bizkaiko erreferentziazko enpresa batean lan egiteko aukera izangu dute.

EZAUGARRI OROKORRAK

Bekaren edukiera:

BIZKAIA BBK beka programan bi fase daude:

  • 1. FASEAN: Prestakuntza espezializatua nazioartean erreferentziazko zentroetan.
    Hautaturiko pertsonek Graduondoko titulua lortzeko ikastaroan parte hartuko dute ardatz estrategiko bakoitzari esleituriko erreferentzia-zentroetan (Big Data, Energia, Aeronautika, Finantza Huba, Automobilgintza eta Zilarrezko Ekonomia). Prestakuntza nahitaez aurrez aurreko modalitatean egin behar du hautagaiak. Iraupena 12tik 24 tarteko hilabetera izango da.
  • 2. FASEAN: Bizkaiko enpresetan laneratzea.
    Fase honetan hautagaia Bizkaiko erreferentziazko enpresa batean sartuko da lan kontratuarekin.

Bekaren zenbatekoa:

Bekaren zenbatekoa prestakuntza-helburua lortzeko beharrezko gastuak estaltzera zuzenduta dago. Destino bakoitzean eta garatu nahi diren prestakuntza-programetako bakoitzean dauden bizi eta sarbide-baldintzak kontuak izanda finkatuko dira diru-kopuruak. Bekaren diruarekin, batetik, ikastaroaren matrikula ordainduko da eta bestetik, programan sartzeak berekin dakartzan gastuak, hegazkin bidaiak eta asegurantza. Gastu hauetarako hautagaiek izango dute bekaren zenbatekoa.

Eskaera epea:

Eskaerak jasotzeko epea 2017ko urriaren 24tik abenduaren 18ra arte izango da.

ESKAERAK EGITEKO PROZESUA

Bekaren eskatzaileak aurrez bere burua erregistratu behar du BBK ETA ZU atarian, sartu eta eskabide-formularioa bete ahal izateko adierazitako epe barruan. Era berean, nahitaezkoa da oinarrietan adierazitako dokumentazioa sartea.

Informazio gehiagorako deialdiaren oinarriak kontsutatu.

Kontaktua: becasbizkaiabbk@bbk.eus