BBK-UNESCO Nazioartekotze Bekak

BBK-k eta UNESCO Etxeak bi nazioartekotze beka eskainiko dituzte, bekadunek lan-esperientzia eskuratu dezaten Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCOren) Parisko Egoitza Nagusian.

Bekadunek Finantza Kudeaketarako Bulegoan eta Hezkuntza Sailean lan egingo dute, hurrenez hurren.

Ezaugarri orokorrak

  • Iraupena: Bekaren onuradunek 6 hilabetez lan egingo dute UNESCOn, 2017ko urtarriletik ekainera.
  • Bekaren barruan eskainiko direnak:
    • UNESCO eta Nazio Batuei buruzko prestakuntza-ikastaroa. UNESCO Etxeak emango du ikastaroa, UNESCOn lanean hasi aurretik.
    • 10.000 € gordineko diru-laguntza. Ondokoak barne hartzen ditu: hileko soldata, bidaiako laguntza-asegurua, Gizarte Segurantzako kotizazioaren eta PFEZren atxikipenaren kostuak. Beka Kutxabanken kontu batean abonatuko da. Bekaren onuradunak kontu horren titularra izan behar du.
  • Beka jaso eta erabiltzeak ez du inolaz ere esan nahi bekadunaren eta beka-emaileren edo egonaldi profesionala eskaintzen duen erakundearen (UNESCOren) artean kontratu-loturarik sortuko denik.
  1. Finantza Kudeaketarako Bulegorako beka eskuratzeko bete beharreko baldintzak:
    1. Bizkaian erroldatuta egotea.
    2. 30 urte baino gutxiago izatea.
    3. Graduko edo graduondoko ikasketak ondoko arlo hauetan: finantzak, administrazioa edota kontabilitatea.
    4. Finantza-kudeaketan eta enpresa-baliabideen plangintzan esperientzia izatea.
    5. MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.
    6. Ingelesa edota frantsesa bikain menderatzea.
    7. Aurretik BBK-k edo Unesco Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana.
  2. Hezkuntza Saileko beka eskuratzeko bete beharreko baldintzak:
    1. Bizkaian erroldatuta egotea.
    2. 30 urte baino gutxiago izatea.
    3. Graduko edo graduondoko ikasketak ondoko arlo hauetan: Hezkuntza edota Gizarte Zientziak.
    4. Nazio Batuak, UNESCO, Gobernamendua eta Giza Eskubideei buruzko ezagutzak edukitzea.
    5. Ingelesa bikain idatzi eta hitz egitea.
    6. Frantsesa menderatzea.
    7. MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.
    8. Aurretik BBK-k edo Unesco Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana.

Eskaeren tramitazioa

Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, BBK-UNESCO Beka erreferentziarekin, ondoko helbide elektroniko honetara: becabbkeducacion@unescoetxea.org

Curriculumak jasotzeko azken eguna 2016ko urriaren 31 izango da.

Informazio gehiago:

UNESCO Etxea
Isozaki Atea – Bizikidetasun Plaza
Uribitarte pasealekua 12, 2. Lokala
48001 Bilbo

Telefonoa: 94.427.64.32

http://www.unescoetxea.org