BBK-UNESCO Nazioartekotze Bekak

BBK-k eta UNESCO Etxeak nazioartekotze bi beka eskainiko dituzte, profesional bati Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCOren) Pariseko Egoitza Nagusiko Finantza Kudeaketarako Bulegoan eta Kultura Sailan lan esperientzia eskaintzeko helburuarekin.

Ezaugarri Orokorrak

  • Iraupena: Bekaren onuradunak 6 hilabetez lan egingo du UNESCOn, 2016ko urtarriletik ekainera.
  • Bekaren edukia:
    • Beken barruan, Unesco Etxeak hamar orduko prestakuntza-ikastaroa eskainiko du, Nazio Batuen eta UNESCOri buruzkoa. Formazio hau UNESCO Etxeak emango du Unescon lanean hasi aurretik.
    • 10.000 € gordineko zuzkidura ekonomikoa. Dotazio honek barne hartzen du: hileko ordainketa, Bidaian laguntzeko asegurua, Gizarte Segurantzaren kotizazioaren gastuak eta PFEZ retentzioaren gastuak.Bekaren ordainketa Kutxabankeko kontu zenbaki baten egingo da. Kontu zenbaki honen titularra bekaren onuraduna izango da.
  • Beka jaso eta erabiltzeak ez du inolaz ere esan nahi bekadunaren eta beka-emaileren edo egonaldi profesionala eskaintzen duen organismoaren (UNESCOren) artean kontratu-loturarik sortuko denik.

Finantza Kudeaketarako Bulegorako bekaren hautagai izateko eskakizunak:

  1. Bizkaian erroldatuta egotea.
  2. 30 urtetik beherakoa izatea.
  3. Unibertsitateko Titulua ondoko arlo hauetan: finantzak, administrazioa edota kontabilitatea.
  4. Finantza kudeaketan eta enpresa baiabide plangintzan esperientzia.
  5. MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.
  6. Ingelesa edota frantsesa bikain menderatzea.
  7. Aurretik BBK-k edo Unesco Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana.

Eskaeren tramitazioa

Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, BBK-UNESCO erreferentziarekin, ondoko helbide elektroniko honetara: becabbkfinanzas@unescoetxea.org

Curriculumak jasotzeko azken eguna 2015eko azaroaren 18a izango da.

Kultura Sailarako bekaren hautagai izateko eskakizunak.

  1. Bizkaian erroldatuta egotea.
  2. 30 urtetik beherakoa izatea.
  3. Unibertsitateko Titulua ondoko arlo hauetan: Komunikazioa, kazetaritza digitala, Marketing edo Informazio zein Komunikazio Teknologiak
  4. Web guneen diseinua eta edizioaaren ezagutza
  5. Ondorengoen menperatzea: Content Management Systems (hobe, Drupai), social media aplikazioak, web irisgarritasuna eta SEO praktika onenak, HTML eta beste programazio hizkuntzak (CSS, Jquery).
  6. Ingelesezko maila bikaina ahozkoan eta idazketan aritzeko.
  7. Aurretik BBK-k edo Unesco Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana.

Eskaeren tramizioa

Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, BBK-UNESCO erreferentziarekin, ondoko helbide elektroniko honetara: becabbkcultura@unescoetxea.org

Curriculumak jasotzeko azken eguna 2015eko azaroaren 18a izango da.

Informazio gehiago:

UNESCO Etxea
Isozaki Atea
Bizikidetza plaza, 12, 1. lokala
Bilbo

www.unescoetxea.org