BBK-UNESCO Nazioartekotze Beka

BBK-k eta UNESCO Etxeak nazioartekotze beka bat eskainiko dute, profesional bati Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCOren) Pariseko Egoitza Nagusiko Administrazio-zerbitzu Orokorretan esperientzia eskaintzeko helburuarekin.

Ezaugarri orokorrak

  • Iraupena: Bekaren onuradunak 9 hilabetez lan egingo du UNESCOn, 2015eko urtarriletik irailera.
  • Bekaren edukia:
    • Bekaren barruan, Unesco Etxeak hamar orduko prestakuntza-ikastaroa eskainiko du, Unescon lanean hasi aurretik.
    • Bidaian laguntzeko asegurua.
    • 15.000 € gordineko zuzkidura ekonomikoa.

Beka jaso eta erabiltzeak ez du inolaz ere esan nahi bekadunaren eta beka-emaileren edo egonaldi profesionala eskaintzen duen organismoaren (UNESCOren) artean kontratu-loturarik sortuko denik.

Eskakizunak

  1. Bizkaian erroldatuta egotea
  2. 30 urtetik beherakoa izatea
  3. Lizentziatua edo Diplomatua izatea ondoko arlo hauetan: finantzak, administrazioa edota kontabilitatea.
  4. MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak
  5. Ingelesa edota frantsesa bikain menderatzea
  6. Kutxabankeko bezeroa izatea
  7. Aurretik BBK-k edo Unesco Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana
  8. Finantza eta kontratuen arloko kudeaketa-lanetan izandako esperientzia aintzat hartuko da

Eskaeren tramitazioa

Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, BBK-UNESCO erreferentziarekin, ondoko helbide elektroniko honetara:m.vazquez@unescoetxea.org

Curriculumak jasotzeko azken eguna 2014ko azaroaren 14a izango da.

Informazio gehiago:

UNESCO Etxea
Isozaki Atea
Bizikidetza plaza, 12, 1. lokala
Bilbo

Telefonoa: 94.427.64.32

www.unescoetxea.org