BBK – UNESCO 2019 Nazioartekotze Bekak

BBK-k eta UNESCO Etxeak bi nazioartekotze beka eskainiko dituzte, bekadunek lan-esperientzia eskuratu dezaten Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCOren) Parisko Egoitza Nagusian.

Beka bat UNESCOko Finantza Kudeaketarako Bulegoan aritzeko da eta bestea erakunde honetako Barne ikuskapen zerbitzuan (Auditoria) lan egiteko da.

Ezaugarri orokorrak

  • Iraupena: Bekaren onuradunek 6 hilabetez lan egingo dute UNESCOn, 2020ko urtarriletik ekainera.
  • Bekaren barruan eskainiko direnak:
    • UNESCOri eta Nazio Batuei buruzko prestakuntza-ikastaroa. UNESCO Etxeak emango du ikastaroa, UNESCOn lanean hasi aurretik.
    • 10.000 euro gordineko diru-saria beka bakoitzeko. Barne hartzen du: hileko soldata, bidaiako laguntza-asegurua, Gizarte Segurantzako kotizazioaren eta PFEZren atxikipenaren kostuak. Beka Kutxabanken kontu batean abonatuko da. Bekaren onuradunak kontu horren titularra izan behar du.
  • Beka jaso eta erabiltzeak ez du inolaz ere esan nahi bekadunaren eta beka-emailearen edo egonaldi profesionala eskaintzen duen erakundearen (UNESCOren) artean kontratu-loturarik sortuko denik.

FINANTZA KUDEAKETARAKO BEKA

  • Baldintzak:

    1. Bizkaian erroldatuta egotea.
    2. 30 urtetik beherakoa izatea.
    3. Graduko edo graduondoko Ikasketak arlo hauetan: finantzak, administrazio publikoa edota kontabilitatea.
    4. Finantza kudeaketan, enpresa baiabide plangintzan eta kontratazio publikoaren  ezagutzak.
    5. SAP datuen erauztean esperientzia kontutan hartuko da.
    6. MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.
    7. Ingelesa edota frantsesa bikain menderatzea.
    8. Aurretik BBK-k edo UNESCO Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana.
  • Eskaeren tramitazioa

Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, BBK-UNESCO Beka erreferentziarekin, honako helbide elektroniko honetara:  becabbkfinanzas@unescoetxea.org

BARNE IKUSKAPEN ZERBITZURAKO (AUDITORIA) BEKA

  • Baldintzak

    1. Bizkaian erroldatuta egotea.
    2. 30 urtetik beherakoa izatea.
    3. Graduko edo graduondoko ikasketak finantzetan edota enpresen administrazio eta zuzendaritzan.
    1. Barneko auditorian edo kontabilitatean ezagutza eta esperientzia baloratuko dira.
    2. Ingelesezko edo frantzesezko maila bikaina ahozkoan eta idazketan aritzeko.
    3. MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.
    4. Aurretik BBK-k edo UNESCO Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana.
  • Eskaeren tramitazioa

Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, BBK-UNESCO Beka erreferentziarekin, honako helbide elektroniko honetara:  becabbkauditoria@unescoetxea.org

Kurrikulumak jasotzeko azken eguna 2019ko urriaren 22a izango da.

Informazio gehiago:

UNESCO Etxea
Isozaki Atea – Bizikidetasun plaza
Uribitarte pasealekua, 12, 2. lokala
48001 Bilbo

Telefonoa: 94.427.64.32

http://www.unescoetxea.org