BBK – UNESCO 2017 Nazioartekotze Bekak

BBK-k eta UNESCO Etxeak bi nazioartekotze beka eskainiko dituzte, bekadunek lan-esperientzia eskuratu dezaten Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCOren) Parisko Egoitza Nagusian.

Bekadunek Finantza Kudeaketarako Bulegoan eta Komunikazio eta Informazio Sektorean egingo dute lan.

Ezaugarri orokorrak

  • Iraupena: Bekaren onuradunek 6 hilabetez lan egingo dute UNESCOn, 2018ko urtarriletik ekainera.
  • Bekaren barruan eskainiko direnak:
    • UNESCOri eta Nazio Batuei buruzko prestakuntza-ikastaroa. UNESCO Etxeak emango du ikastaroa, UNESCOn lanean hasi aurretik.
    • 10.000 euro gordineko diru-saria beka bakoitzeko. Barne hartzen du: hileko soldata, bidaiako laguntza-asegurua, Gizarte Segurantzako kotizazioaren eta PFEZren atxikipenaren kostuak. Beka Kutxabanken kontu batean abonatuko da. Bekaren onuradunak kontu horren titularra izan behar du.
  • Beka jaso eta erabiltzeak ez du inolaz ere esan nahi bekadunaren eta beka-emailearen edo egonaldi profesionala eskaintzen duen erakundearen (UNESCOren) artean kontratu-loturarik sortuko denik.
  1. Finantza Kudeaketarako Bulegorako beka eskuratzeko baldintzak:
    1. Bizkaian erroldatuta egotea.
    2. 30 urte baino gutxiago izatea.
    3. Graduko edo graduondoko ikasketak arlo hauetan: finantzak, administrazioa edota kontabilitatea.
    4. Finantza-kudeaketan eta enpresa-baliabideen plangintzan esperientzia izatea.
    5. MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.
    6. Ingelesa edota frantsesa bikain menderatzea.
    7. Aurretik BBK-k edo Unesco Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana.
    8. No haber participado anteriormente en ningún programa de prácticas financiado por BBK ni por Unesco Etxea.
  2. “Munduko hizkuntzen Unesco Atlasa” proiektuko Komunikazio eta Informazio Sektorerako beka eskuratzeko baldintzak:
    1. Bizkaian erroldatuta egotea.
    2. 30 urte baino gutxiago izatea.
    3. Gradu edo graduondoko ikasketak arlo hauetan: Kultura, Hizkuntzalaritza, Komunikazioa eta informazioa, Soziologia edo Nazioarteko harremanak.
    4. Hizkuntza-politikari, hizkuntza-eskubideei edota giza eskubideei buruzko ezagutzak.
    5. Ingelesa bikain idatzi eta hitz egitea.
    6. Frantsesa menderatzea.
    7. MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.
    8. Aurretik BBK-k edo Unesco Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana.

Eskaeren tramitazioa

Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, BBK-UNESCO Beka erreferentziarekin, honako helbide elektroniko honetara: becabbkcomunicacion@unescoetxea.org

Curriculumak jasotzeko azken eguna 2017ko urriaren 8a izango da.

Informazio gehiago:

UNESCO Etxea
Isozaki Atea – Bizikidetasun plaza
Uribitarte pasealekua, 12, 2. lokala
48001 Bilbo

Telefonoa: 94.427.64.32

http://www.unescoetxea.org