BBK-k, Deustuko Unibertsitatearekin batera eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, 15 gaztek atzerrian lan-praktikak egiteko deialdia egin du, gazte horien ikasketa teorikoa eta praktikoa osatuz, haien prestakuntzari laguntzeko.
Ezaugarri orokorrak
- Beka kopurua: 15.
- Bekaren edukia:
- Bekaren barruan dago Deustuko Unibertsitateak praktikak hasi aurretik emango duen 50 orduko prestakuntza-ikastaroa.
- 6 hileko praktika-aldia atzerriko enpresa batean.
- Gizarte-segurantzako kotizazioaren estaldura.
- Erantzukizun zibileko eta Istripuetako poliza, eta azken horren osagarri den Bidaiako Laguntza.
- Diru-hornidura: hilean 1000 € garbi praktikak egingo diren herrialdera joateko eta mantenuari eta ostatuari aurre egiteko.
- Eskaera egiteko epea: 2014ko abenduaren 1etik 2015eko urtarrilaren 18ra
La concesión y disfrute de la beca no generará en ningún caso relación contractual o estatutaria entre la persona becada y la empres u organismos donde se realicen las prácticas ni con l a Universidad de Deusto.
Hautagaiek bete beharreko eskakizunak
- Deustuko Unibertsitateko Master titulu baten jabe izatea, 2012/13 edo 2013/14 ikasturteetan lortua.
- 18 eta 30 urte bitartekoa izatea.
- Administrazio-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan edukitzea.
- Langabezian eta Lanbideren zerrendetan egotea.
- Praktikaren lanpostuan lan-esperientziarik ez izatea.
- Aurretik antzeko ezaugarriak dituen BBKren programa batean parte hartu ez izana.
- Aurretik atzerrian praktikak egiteko aukera eman dion beste beka bat eskuratu ez izana.
- Ingeles maila bikaina edukitzea (B2 maila izango da erreferentzia unibertsitate-ikasketa ofizialetako Gradu ikasketetarako).
- Praktikak eskaintzen dituen enpresa edo erakundeak eskatzen duen profila betetzea.
- Beka KUTXABANKen kontu batean abonatuko da. Bekaren onuradunak kontu horren titularra izan behar du.
Eskaeren tramitazioa
Deustuko Unibertsitatea arduratuko da hautaketa-prozesuaz, jarraian zehazten diren urratsen bidez:
- Eskaerak eta dokumentazioa jasoko ditu.
- Curriculum Vitaeak aztertu eta titulazioa, prestakuntza osagarria eta praktikak baloratuko ditu, berdintasun, meritu eta gaitasunaren irizpide orokorretan oinarrituta.
- Hautagaiak elkarrizketatuko ditu, praktika eskaintzen duen enpresa edo erakundeak eskaturiko profilera egokitzen diren aztertzeko.