BBK Masterretarako bekak 2011

Laguntzen inguruko jakingarriak

  • Beka kopurua: 60
  • Bekak honako masterrak ikasteko eskaintzen dira beren-beregi:
    • 4 beka, Eraikuntza Jasangarria eta Eraginkortasun Energetikoa Masterrerako (EHU-UPV)
    • 10 beka, Finantzak eta Finantza-zuzendaritza Unibertsitate Masterrerako (EHU-UPV)
    • 3 beka, Europako eta Nazioarteko Enpresen Kudeaketako Unibertsitate Masterrerako (Deustuko Unibertsitatea)
    • 2 beka, Master in Business Innovation masterrerako (Deusto Business School)
    • 4 beka, Nazioz haraindiko Merkataritza Zuzenbideko eta Finantzetako Unibertsitate Masterrerako (Deustuko Unibertsitatea)
    • 4 beka, Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Unibertsitate Masterrerako (Deustuko Unibertsitatea)
    • 6 beka, Ingurumenaren Ingeniaritza Unibertsitate Masterrerako (Deustuko Unibertsitatea)
    • 3 beka, Nanozientzia Unibertsitate Masterrerako (EHU-UPV)
    • 4 beka, Ingurumenaren Ingeniaritza Unibertsitate Masterrerako (EHU-UPV)
    • 7 beka, Berrikuntza eta Jakintzaren Gestioa Unibertsitate Masterrerako (EHU-UPV)
    • 6 beka, Ingurugiroaren Agrobiologia Masterrerako (EHU-UPV)
    • 7 beka, Ikerketa Biomedikoa Unibertsitate Masterrerako (EHU-UPV)

Baldintzak

Bekak Masterraren prezioaren % 60* ordaintzeko balioko du. Diru-laguntza ondoren azaltzen den bezala emango da:% 30 masterra hastean (aukera dago gainerako ehunekoa Masterretarako Maileguarekin finantzatzeko, BBKren edozein bulegotan).
Masterra amaitu denean, eta behar bezalako etekina atera zaiola frogatu denean, bekaren gainerako zenbatekoa (% 30) abonatuko da; BBKren finantzaketa kontratatu bada, mailegua amortizatzeko erabiliko da. * Master in Business Innovation delakoarekin izan ezik; kasu horretan, masterraren % 50 ordaindu ahal izango da bekaren bidez (% 25 hasieran eta % 25 amaieran, masterra ondo aprobetxatu dela frogatu ostean).

Diru-laguntza galtzea

Masterra bertan behera uzten dutenek diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta ordura arte hartutako guztia BBK Fundazioari itzuli beharko diote.

Eskatzaileek bete beharreko eskakizunak

Diru-laguntza horiek lortzekotan, aurrena Unibertsitateak dagokion Masterrean parte hartzeko ofizialki onartu beharko ditu hautagaiak.

Gainera, bbk-rekin lotuta egongo dira, jarraian zehazten diren baldintzen arabera:

  • BBKn aktibo dauden Kontu baten eta Finantza-txartel baten titularra izatea.
  • Hautagaia BBKri lotuta dagoen ala ez aintzat hartuko da.
  • Laguntza bakarra jasoko du hautagai bakoitzak bere prestakuntza-ibilbide osoan.Beka ematekotan, Barne Epaimahai batek balioztatutako irizpideen arabera hartuko da erabakia. Irizpideon artean, bikaintasun akademikoa eta familia-unitatearen premia ekonomikoak kontuan izango dira.

BBK Fundazioak, aipatutako baldintza horiei erreparatuta erabakiko du, kasuan kasu, eskatutako diru-laguntza emango den ala ez. Erabakia hartuta, ez da horren kontra gora jotzerik izango.BBK Fundazioaren laguntza bestelako entitateek emandakoekin bateragarria izango da, baldin eta diru-laguntza guztiekin Masterraren prezio osoa gainditzen ez bada.

Diru-laguntzak eskatzeko epea

  • 2011ko uztailaren 25etik irailaren 25era