BBK Ikerketa Bekak – BIOCRUCES 20

  • Gaixotasunen diagnosi, sendabide eta prebentzioan lagunduko duten jakintza edo ezaupideak sortzen laguntzeko xedeaz, BBK-k eta BIOCRUCES BIZKAIA OII-k (Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketako Institutuak) lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute 2020-21 ikasturterako beste beka-deialdi bat egiteko.Ekimen honek “talentua” erakarri eta atxiki gura du euskal osasun-sisteman, ikerketa eta berrikuntza bultzatuz osasun-espezialista berrien artean eta lankidetza sustatuz nazioartean ospea duten beste zentro batzuekin.

    Deialdiaren ezaugarriak:

    • Hautagaiak:  Beka hauetaz balia daitezke goi-mailako tituludunak, espezialista-titulua Osasun Sistema Nazionalean (EIR, MIR, FIR, QIR, PIR, RIR edo BIR) lortua baldin badute, eta beren prestakuntza-aldia 2018an edo 2019an amaituta edo 2020an amaitzekotan baldin badira (beste urte batzuk ere baloratuko dira, baina lehentasun txikiagoarekin).
    • Hautespena: Eskaerak ebaluatu eta hautatzeko, Ikerketa Batzordean azpibatzorde bat izendatuko da Biocruces Bizkaia OII-ko zuzendari zientifikoa buru dela. Ondorengo irizpideon arabera balioetsiko dira hautagaiak:
      1. Deialdira egokitzea
      2. Hautagaiaren CV
      3. Ikerketa-proiektua
      4. Proiektuaren bideragarritasuna.
      5. Gizarte-ondorioak
      6. Osasun-sisteman dituen ondorioak
      7. Biocruces OII-ko arlo eta ildoetara egokitzea
      8. Ikerketa-taldearen ibilbidea
      9. Hautagaia babesten duen ikertzaile tutoreak filiazio-adierazlea betetzea (% 70)
      10. Hautagaia babesten duen ikertzaile tutorearen CV
    • Garapena: Hautaturiko hautagaiei 12 hilabeteko lan-kontratua emango die bekak Biocruces Bizkaia OII-ren ikerketa-proiektua gauzatzeko. Kontratu hauek ekainaren 1eko 14/2011 Legearen, zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruzkoaren, babespean egingo dira. Ikerketa-proiektuen barruan 2 eta 4 hilabete arteko egonaldia egin beharko da atzerrian ospe nabariko zentro batean, edo proiektua gauzatzen den bitartean edo amaitu eta berehala.
    • Urteko soldata gordina: Diru-kopurua 26.866 eurokoa izango da urtean eta gehienezko arduraldi edo dedikazioa lanaldiaren % 80koa. Gehi 1.000,00 egonaldia finantzatzeko poltsa gisa.

     

    Deialdiaren epeak

    • Eskabideak aurkezteko epea: 2020ko azaroaren 16tik abenduaren 31ra
    • Aukeraturiko hautagaiak lanean hasteko epea: 2021eko martxoaren 1etik apirilaren 30era

    Deialdiari buruzko argibide gehiago:  https://www.biocrucesbizkaia.org