BBK Ikerketa Bekak – BIOCRUCES 19.

 

Gaixotasunen diagnosi, sendabide eta prebentzioan lagunduko duten jakintza edo ezaupideak sortzen laguntzeko xedeaz, BBK-k eta BIOCRUCES BIZKAIA OII-k (Biocruces Osasun Ikerketako Institutuak) lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute 2019-20 ikasturterako beste beka-deialdi bat egiteko.

Ekimen honek “talentua” erakarri eta atxiki gura du euskal osasun-sisteman, ikerketa eta berrikuntza bultzatuz osasun-espezialista berrien artean eta lankidetza sustatuz nazioartean ospea duten beste zentro batzuekin.

Deialdiaren ezaugarriak:

    • Hautagaiak:  Beka hauetaz balia daitezke goi-mailako tituludunak, espezialista-titulua Osasun Sistema Nazionalean (MIR, FIR, QIR, PIR, RIR, BIR) lortua baldin badute, eta beren prestakuntza-aldia 2017an edo 2018an amaituta edo 2019an amaitzekotan baldin badira (beste urte batzuk ere baloratuko dira, baina lehentasun txikiagoarekin).
    • Hautespena: Ebaluaziorako Azpibatzordea izendatuko da, eta besteak beste honako alderdi hauek balioetsiko ditu: deialdira egokitzea, eskatzailearen CV, ikerketa-proiektua, proiektuaren bideragarritasuna, gizarte-eragina eta osasun-sisteman duen eragina, BIOCRUCES BIZKAIA OII-ren arlo eta lan-ildoetara egokitzea, aurkezten duen Taldearen ikerketa-ibilbidea eta bera babesten duen ikertzailearen CV.
    • Garapena: Bekak 12 hilabeteko kontratua emango du BIOCRUCES BIZKAIA OII-n, ekainaren 1eko 14/2011 Legeak, zientzia, teknologia eta berrikuntzarenak, xedatutakoaren babesean garatuko den kontratua. Dena den, atzerrian ospe nabarmeneko zentro batean 2 eta 4 hilabete arteko egonaldia egin beharko da, bai adierazitako denboraldian edota bukatu eta berehala. Egonaldiaren berri proiektuan eman behar da.
    • Finantzaketa: Proiektu osoak bakarrik finantzatuko dira. Proiektua deialdi honen ondoriozko lan-kontratupean (gehienez %80) egingo da, baina kontratu partzial edo guardia-kontratuarekin bateragarria izango dena Bizkaiko Osakidetzako Erakunde Sanitarioetako edozeinetan edo BIOCRUCES BIZKAIA OII-ko beste sozietate-erakunde batean. Beste kontratu edo laguntza batzuekin osatu ahal izango da, eta batez ere atzerrian egin beharreko egonaldiari dagokionez, betiere BIOCRUCES BIZKAIA OIIri eta BBKri aurrez jakinarazita eta berauek baimendurik, eta gainfinantzaketarik ez dagoela justifikatuta.
    • Urteko soldata gordina: Urteko soldata osoa 26.866 €, %80 dedikazioarekin.   Beka gauzatzen den bitartean ikertzaileak aukera badu asistentzia-kontratu bat lortzeko, hau bateragarria izango da honako kasu hauetan:
      • Asistentziarako arduraldi edo dedikazio partziala ez bada %60 baino handiagoa; eta beraz, aldez aurretik jakinarazita eta baimenduta, bekara egokituko da dedikazioaren arabera, bekaren iraupena luzatuz.
      • Denboraldi murritzekoa bada (3 hilabete baino laburragoa), %60koa baino dedikazio handiagoarekin; kasu honetan, beka aldi baterako bertan behera uztea plantea daiteke, beharrezkoa izanik aurretik jakinaraztea eta baimentzea.

    Lehentasuna izango dute hautagaia doktorego-programa batean sarturik duten hautagaitzek.

Deialdiaren epeak

  • Eskabideak aurkezteko epea: Ekainaren 1etik 30era.
  • Aukeraturiko hautagaiak sartzeko epea:  2019ko irailaren 1etik urriaren 31ra.
  • Deialdiari buruzko argibide gehiago: https://www.biocrucesbizkaia.org