BBK Ikerketa Bekak – BIOCRUCES 18

Gaixotasunen diagnosi, sendabide eta prebentzioan lagunduko duten jakintza edo ezaupideak sortzen laguntzeko xedeaz, BBK-k eta BioCruces OII-k (Biocruces Osasun Ikerketako Institutuak) lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute 2018-19 ikasturterako beste beka-deialdi bat egiteko.

Ekimen honek “talentua” erakarri eta atxiki gura du euskal osasun-sisteman, ikerketa eta berrikuntza bultzatuz osasun-espezialista berrien artean eta lankidetza sustatuz nazioartean ospea duten beste zentro batzuekin.

Deialdiaren ezaugarriak:

    • Hautagaiak:  Beka hauetaz balia daitezke goi-mailako tituludunak, espezialista-titulua Osasun Sistema Nazionalean (MIR, FIR, QIR, PIR, RIR, BIR) lortua baldin badute, eta beren prestakuntza-aldia 2016an edo 2017an amaituta edo 2018an amaitzekotan baldin badira (beste urte batzuk ere baloratuko dira, baina lehentasun txikiagoarekin).
    • Hautespena Ebaluaziorako Azpibatzordea izendatuko da, eta besteak beste honako alderdi hauek balioetsiko ditu: deialdira egokitzea, eskatzailearen CV, ikerketa-proiektua, proiektuaren bideragarritasuna, gizarte-eragina eta osasun-sisteman duen eragina, Biocruces OII-ren arlo eta lan-ildoetara egokitzea, aurkezten duen Taldearen ikerketa-ibilbidea eta bera babesten duen ikertzailearen CV.
    • Garapena: Bekak 12 hilabeteko kontratua emango du Biocruces OII-n, ekainaren 1eko 14/2011 Legeak, zientzia, teknologia eta berrikuntzarenak, xedatutakoaren babesean garatuko den kontratua. Dena den, atzerrian ospe nabarmeneko zentro batean 2 eta 4 hilabete arteko egonaldia egin beharko da, bai adierazitako denboraldian edota bukatu eta berehala. Egonaldiaren berri proiektuan eman behar da.
    • Finantzaketa: Proiektu osoak bakarrik finantzatuko dira. Deialdi honen ondoriozko lan-kontratupean proiektua egitea kontratu partzial edo guardia-kontratuarekin bateragarria izango da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean edo Osakidetzako zentro batean edo Biocruces OII-ko sozietate-erakunde batean, betiere asistentzia-jardueretarako kontratua ez bada lanaldiaren %60koa baino handiagoa. Biocruces OII-rekin egindako lan-kontratua beste kontratu edo laguntza batzuekin osatu ahal izango da, batez ere atzerrian egin beharreko egonaldiari dagokionez, betiere  Biocruces OIIri eta BBKri aurrez jakinarazita eta berauek baimenduta, eta gainfinantzaketarik ez dagoela justifikatuta.
    • Urteko soldata gordina: Urteko soldata osoa 26.866 €, %80 dedikazioarekin.   Beka gauzatzen den bitartean ikertzaileak aukera badu asistentzia-kontratu bat lortzeko, hau bateragarria izango da honako kasu hauetan:
      • Asistentziarako arduraldi edo dedikazio partziala ez bada %60 baino handiagoa; eta beraz, aldez aurretik jakinarazita eta baimenduta, bekara egokituko da dedikazioaren arabera, bekaren iraupena luzatuz.
      • Denboraldi murritzekoa bada (3 hilabete baino laburragoa), %60koa baino dedikazio handiagoarekin; kasu honetan, beka aldi baterako bertan behera uztea plantea daiteke, beharrezkoa izanik aurretik jakinaraztea eta baimentzea.

    Lehentasuna izango dute hautagaia doktorego-programa batean sarturik duten hautagaitzek.

Deialdiaren epeak

  • Eskabideak aurkezteko epea: Ekainaren 1etik 30era.
  • Aukeraturiko hautagaiak sartzeko epea:  2018ko irailaren 1etik urriaren 31ra.
  • Deialdiari buruzko argibide gehiago: https://www.biocruces.com/convocatorias