BBK Ikerketa Bekak – BIOCRUCES 17

BBK-k eta BioCrucesek (Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Osasun Organizazio Integratuko Osasun Ikerketarako Institutua, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean integratuta) 2017-2018 ikasturterako beka-deialdi berri bat egiteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, gaixotasunen diagnostikoa, tratamendua eta prebentzioa bultzatzen lagunduko duten ezagutzak sortzeko helburuz.

“Talentua” osasun sistemara ekartzea eta atxikitzea helburu duen ekimena da, osasun-arloko aditu berrien artean ikerketa eta berrikuntza sustatuz eta ospe handiko nazioarteko zentroekin lankidetza-hitzarmenak bultzatuz.

Deialdiaren ezaugarriak:

  • Hautagaiak: Osasun Sistema Nazionalean (MIR, FIR, QIR, PIR, RIR, BIR) espezialista titulua lortu duten goi-mailako tituludunek eskuratu ditzakete beka hauek, betiere euren prestakuntza-zikloa 2015ean edo 2016an amaitu badute edo 2017an amaituko badute (beste urte batzuetako tituludunak ere kontuan hartuko dira, baina lehentasun txikiagoa izango dute). Hautagai bakoitzak laguntza-arloko ikerketa edo berrikuntza-proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du.Proiektua BioCruces Institutuko ikertzaile edo taldeburu batek aurkeztu behar du. Hortaz, taldeburu bakoitzak ezin izango du hautagai bat baino gehiago izan, eta gehienez Post-MIR BBK-BioCruces kontratuen deialdiari dagokion proiektu aktibo bat eduki ahal izango du.
  • Aukeraketa: Hautaketa Batzorde bat izendatuko da, eta ondoko alderdi hauek hartuko dituzte kontuan: Eskatzailearen CVa, proiektuaren bideragarritasuna, gizartean eta Osasun Sisteman izan ditzakeen ondorioak, BioCrucesen arlo eta ildoetara egokitzen den ala ez, babesa ematen dion Taldearen ikerketa-arloko ibilbidea eta babesa ematen dion ikertzailearen CVa.
  • Garapena: Bekadunak 12 hileko kontratua izango du BioCrucesen. Horrez gain, 2 eta 4 hilabete bitarteko egonaldia egin ahal izango du ospe handiko atzerriko zentro batean, adierazitako epean edo justu ondoren. Egonaldia proiektuan adierazi beharko da.
  • Finantzaketa: Proiektu osoak baino ez dira finantzatuko. Deialdi honekin lotutako kontratupean egiten den proiektua bateragarria izango da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen, Osakidetzako zentro baten edo BioCruces sozietate-erakundearen lanaldi partzialeko edo zaintzen kontratu batekin, betiere laguntza-jardueretarako kontratua lanaldiaren % 60tik gorakoa ez bada. Finantzaketa beste kontratu edo laguntza batzuekin osatu ahal izango da, batez ere atzerrian egingo den egonaldia ordaintzen laguntzeko, betiere BioCruces eta BBK-k aldez aurretik ezagutu eta baimentzen badute, gain-finantzaketarik ez dagoela justifikatuz.
  • Urteko soldata gordina: Urteko soldata osoa 26.866 eurokoa (% 100eko arduraldirako soldata) izango da, % 80ko arduraldiarekin, eta atzerriko zentrorako bidaia eta egonaldiaren arabera zehaztuko den osagarria (atzerrian egonaldi-bekak lorpenaren arabera). Bekak dirauen bitartean bekadunak osasun-laguntzako kontratu bat eskuratzeko aukera izango balu, kontratu hori bekarekin bateragarria izango litzateke honako kasu hauetan
    • Laguntza-arloko arduraldi partzial bat izatea, % 60tik beherakoa. Aurretik jakinarazi eta baimendu ondoren, lanaldia bekari egokituko zaio, eta azken horren iraupena luzatu egingo da.
    • Epe labur baterako izatea (3 hilabete baino gutxiago), arduraldi handiarekin. Kasu horretan, beka aldi batez eten daiteke. Ezinbestekoa da aldez aurretik jakinaraztea eta baimentzea.
  • Hautagaiak doktoretza-programa batean izena eman badu, bere hautagaitza lehenetsiko da.

Hautagaiak doktoretza-programa batean izena eman badu, bere hautagaitza lehenetsiko da.

Deialdiaren epeak

  • Eskaerak aurkezteko epea: ekainaren 15etik uztailaren 15era.
  • Beka jasotzen duten hautagaiak irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean hasi beharko dira lanean.

Deialdiari buruzko informazio gehiago: https://www.biocruces.com/convocatorias