BBK-k EIKENekin kolaboratzen du EikenTalent 2018 lehiaketaren edizioan. EikenTALENT gazteentzako programa da, ikus-entzunezkoen munduan esperientziarik ez eta ikasten ari diren edo duela gutxi ikasketak amaitu dituztenentzat, bai unibertsitateetan eta bai lanbide-heziketako zentroetan eta zentro pribatuetan. Proiektu-kopuru jakin bat hautatu eta saritzea da helburua, eta lankidetza gehigarriak sorraraztea talentu sortzailearen eta euskal produkzio-etxeen artean.
Edizio honetan, gainerako sarietarako aurkezturiko proiektuez gain, beste kategoria baterako ere aurkeztu ahal izango dira proiektuak goiburu honekin: “Ezagut ezazu Ola BBK zentroa”. Kategoria honen helburua da herritarrek Ola BBK zentroaz dituzten ikuspegiak ezagutaraztea; arreta integralerako zentroa da, eta adimen-urritasuna dutenen, hauen familien eta arlo honetan lanean diharduten gizarte-eragile guztien zerbitzura dago.
“Ezagut ezazu Ola BBK” kategoriaren ezaugarriak
Kategoria honetan aurkezturiko proiektuak honako baldintza hauen arabera arautuko dira bereziki:
- Proiektuek “Ezagut ezazu Ola BBK zentroa” gaiari erantzun behar diote.
- Proiektuen bideoan azaldu behar da gazteek zelan ikusten duten aipaturiko zentroa.
- Erakundeari buruzko informazioa kontsultatu eta handiagotzeko, webgunean begira daiteke: https://www.bbk.eus/all-service-list/centro-ola/
- Bideoa edozein teknikaz egin daiteke eta ezin da izan (kredituak barne) 3 minutu baino luzeagoa, ezta minutu bat baino laburragoa ere.
- Bideoa euskaraz, gaztelaniaz edo bietara graba daiteke.
- Bideoa aurkezteaz gain, nahitaezkoa da parte hartzeko on-line inprimakia betetzea, EikenTALENTen webgunean dagoena. Parte hartzeko inprimaki edo formularioa bete ostean, inprimakian bertan ‘artxiboa’ eremuan igo behar da bideoa.
- Proiektuak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 1ean amaituko da.
Sariak
- “Ezagut ezazu Ola BBK zentroa” goiburupean aurkezturiko bideorik onenarentzako saria ordaindutako prestakuntza praktikorako beka bat izango da, edukiak ─Sorkuntza Ekonomiako Industriei lotuak─ sortu eta banatzen diharduen enpresa batean.
- Gainera, 1.000€ko saria emango zaio eskudirutan hautaturiko proiektuari.
Aurkezteko epea
Proiektuak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 1era artekoa izango da.
Informazio gehiago: https://eikencluster.com/eu/eikentalent