BBK BOOTCAMP BEKAK 3. Deialdia

Bizkaian burutu den lehenengo coding BootCamp-ean, BBK BOOTCAMP programan, parte hartuko dutenentzako deialdia da; prestakuntza trinkoko sistema berria da hau, eta hiru hilabeteko epean ikasleak beharrezko gaitasun profesional guztiak lortu ahal izango ditu garatzaile informatikoaren lanbidean jarduteko.

BEKAREN EZAUGARRI OROKORRAK

  1. Bekaren helburua

Pertsona guztiei erraztea beren prestakuntza, honela hezkuntza demokratizatuz bizkaitar guztiengana iritsi ahal izan dadin.

  1. Laguntzaren zenbatekoa

Beka bi kategoriatan banatzen da: ohiko beka, ikastaroaren prezioaren %50eko diru-laguntza; eta beka “berezia”, ikastaroaren prezioaren %100eko diru-laguntza.

 

ESKATZAILEEK BETE BEHARREKO BALDINTZA OROKORRAK

  1. Deialdian parte hartu nahi dutenek BBK BOOTCAMP programan onartuta egon behar dute.
  2. Langabezia-egoeran egon behar dute.
  3. Administrazio-egoitza Bizkaian izan behar dute.

Beka “bereziak”, beren familia-unitatea egoera ekonomiko txarrean izanik, BBK BOOTCAMP prestakuntza lortzeko zailtasunak dituztenek eskatu ahal izango dituzte.   Horretarako, dagokion laukitxoa markatu behar dute eskabide-formularioan eta dagokion dokumentazioaren bidez justifikatu egoera hori.         

 

LAGUNTZEN IZAPIDETZEA

  1. Parte hartzeko formularioa: Beka eskatzeko, BBK atarian BBK eta ZU aplikazioan erregistratu behar da aldez aurretik, eta gero, parte hartzeko dagokion formularioa bete. BBK eta ZU atarian alta emanda egoteak aukera emango dizu uneoro zeure eskabidearen egoera jakiteko, baita aldatzeko ere, izena emateko epearen barruan.
  2. Eskaturiko dokumentazioa: Parte hartzeko formularioarekin batera, ondorengo dokumentazioa sartu behar da:
  • NANaren fotokopia
  • Langabezia-egoeraren egiaztagiria (Lanbide-ren DARDE)
  • Erroldatze-ziurtagiria

Beka “berezia” eskatu nahi dutenek, izena emateko formularioan adierazteaz gain, familia-unitatearen barruan egoera ekonomiko txarra egiaztatzen duen dokumentazioa (familia-erroldaren ziurtagiria, familia-unitateko kide guztien 2017ko errenta-aitorpena edo salbuetsita egotearen ziurtagiria, eta egoera ekonomiko berezia –langabezia, DSBER/RGI,…– justifikatzen duten beste agiri batzuk) igo behar dute aplikaziora.

  1. Eskaera-epea: 2018ko azaroaren 22tik urtarrilaren 3ra.
  2. Hautagaitzen ebaluazioa: Beka-eskabideak Barne Batzorde batek aztertuko ditu.   Beka “bereziei” dagokienez, familia-unitatean benetako beharrizan ekonomikoa dagoela erakusten duten eskabideak bakarrik hartuko dira kontuan. Erabaki hauen aurka ezingo da inolako errekurtsorik jarri.
  3. Erabakia: Azken erabakiaren berri 2019ko urtarrilaren lehengo astean aldera emango da.
  4. Diru-laguntzaren ordainketa:  Bekaren ordainketa Kutxabankeko kontu-zenbaki batean egingo da, bekaren onuradunak izan behar duelarik kontuaren titularra.

Eskabidea aurkezteak aipaturiko baldintza guztiak onartzea esan gura du.

 

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 

Beka hau eskatzeko