BBK – BIOCRUCES Ikerketa Bekak 16

BBK-k eta BioCrucesek (Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Osasun Ikerketarako Institutuak) 2016-17 ikasturterako beka-deialdi bat egiteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, gaixotasunen diagnostikoa, tratamendua eta prebentzioa bultzatzen lagunduko duten ezagutzak sortzeko helburuz.

Osasun-sisteman “talentua” gehitu eta bertan atxikitzea helburu duen ekimena da. Horretarako, osasun-arloko aditu berrien artean ikerketa eta berrikuntza bultzatuko ditu, eta nazioartean ospea duten zentroekin lankidetza sendotuko du.

Deialdiaren ezaugarriak:

  • Hautagaiak: Osasun Sistema Nazionalean (MIR, FIR, QIR, PIR, RIR, BIR) aditu-titulua lortu duten goi-mailako tituludunek eskuratu ditzakete beka hauek, prestakuntza-zikloa 2014 edo 2015ean bukatu badute edo 2016an bukatuko badute (beste urte batzuk ere kontuan hartuko dira, baina lehentasun gutxiago emanez). Hautagai bakoitzak laguntza-arloko ikerketa edo berrikuntza-proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du. BioCruces Institutuko ikertzaile edo taldeburu batek aurkeztu behar du proiektu bakoitza. Hortaz, ikertzaile edo taldeburu bakoitzak ezin izango du hautagai bat baino gehiago izan, eta gehienez Post-MIR BBK-BioCruces kontratuen deialdiari dagokion proiektu aktibo bat eduki ahal izango du.
  • Hautaketa: Hautaketa-batzorde bat izendatuko da, honako alderdi hauek aintzat hartuko dituena: Interesdunaren CVa, proiektuaren bideragarritasuna, ondorioak gizartean eta Osasun Sisteman, BioCrucesen arlo eta ildoekin daukan bat etortze maila eta babesa ematen dion Taldearen ikerketa-arloko ibilbidea eta babesa ematen dion ikertzailearen CVa.
  • Garapena: Bekadunak 12 hileko kontratua izango du BioCrucesen. Barne egongo da 2 eta 4 hilabete bitarteko egonaldia atzerriko zentro entzutetsu batean, adierazitako epean edo justu ondoren; kasu horretan, iraupena luzatu egingo litzateke. Egonaldia proiektuan adierazi beharko da.
  • Finantzaketa: Proiektu osoak besterik ez dira finantzatuko. Deialdi honekin lotutako kontratupean egiten den proiektua bateragarria da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen, Osakidetzako zentro baten edo BioCruces sozietate-erakundearen lanaldi partzialeko edo zaintzen kontratu batekin, beti ere laguntza-jardueretarako kontratua lanaldiaren % 60tik gorakoa ez bada. Beste kontratu edo laguntzekin osatu ahal izango da, batez ere atzerrian egingo den egonaldiaren atalean, BioCruces eta BBKren ezagutzapean eta aurretiko baimenarekin, eta gain-finantzaketarik ez badago.
  • Urteko soldata gordina: 26.866 €tako urteko soldata osoa (arduraldiaren %100eko soldata), % 80ko arduraldiarekin, eta atzerriko zentrorako bidaia eta egonaldiaren arabera zehaztuko den osagarria. Bekak dirauen bitartean bekadunak laguntza-arloko kontratu bat eskuratzeko aukera izango balu, kontratu hori bateragarria izango da honako kasu hauetan:
    • Laguntza-arloko arduraldi partzial bat bada, % 60tik beherakoa. Aurretik jakinarazi eta baimendu ondoren, lanaldia bekari egokituko zaio, eta azken horren iraupena luzatu egingo da.
    • Epe labur baterako bada (3 hilabete baino gutxiago), arduraldi handiarekin. Kasu horretan, beka aldi batez eten daiteke. Ezinbestekoa da jakinaraztea eta aurrez baimentzea.

Hautagaiak doktoretza-programa batean izena eman badu, bere hautagaitza lehenetsiko da.

Deialdiaren epeak

  • Eskaerak aurkezteko epea: ekainaren 15etik uztailaren 15era.
  • Aukeratutako hautagaiak lanean hasteko epea: irailaren 1etik urriaren 31ra.

Deialdiari buruzko informazio gehiago: http://www.biocruces.com/convocatorias