BBK – BIOCRUCES Ikerketa Bekak 15-16

BBK Fundazioak eta BioCrucesek (Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Osasun Ikerketarako Institutuak), gaixotasunen diagnostikoa, tratamendua eta prebentzioa bultzatzen lagunduko duten ezagutzak sortzeko helburuz, 2015ean beka-deialdi bat egiteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

Osasun-sisteman “talentua” gehitu eta bertan atxikitzea helburu duen ekimena da. Horretarako, osasun-arloko aditu berrien artean ikerketa eta berrikuntza bultzatuko ditu eta nazioartean ospea duten zentroekin lankidetza sendotuko du.

Deialdiaren ezaugarriak:

  • Hautagaiak: Osasun Sistema Nazionalean (MIR, FIR, QIR, PIR, RIR, BIR) aditu-titulua lortu duten goi-mailako tituludunek eskuratu ditzakete beka hauek, euren prestakuntza-zikloa 2012, 2013 edo 2014an bukatu badute. Hautagai bakoitzak ikerketa-proiektu edo arreta-arloko berrikuntza bakar bat aurkeztu ahal izango du, eta Biocruces Institutuko Taldeburu edo Ikerlari batek aurkeztu beharko du.
  • Hautaketa: Hautaketa-batzorde bat izendatuko da, honako alderdi hauek aintzat hartuko dituena: Interesdunaren CVa, proiektuaren bideragarritasuna, ondorioak gizartean eta Osasun Sisteman, Biocrucesen arlo eta ildoekin daukan bat etortze maila eta babesa ematen dion Taldearen ikerketa-arloko ibilbidea.
  • Iraupena: 12 hilabete izango dute proiektuek, ospe handiko nazioarteko zentro batean egindako 2 eta 4 hilabete bitarteko egonaldia barne.
  • Hasiera: Proiektuak 2015eko otsailean abiaraziko dira.
  • Finantzaketa: Proiektu osoak besterik ez dira finantzatuko, urtean denboraren % 75 – % 80ko dedikaziorako soldata gordinarekin, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko kontratu murriztu edo guardia-zerbitzuarekin bateragarria izateko.litzatekeelarik iraupena. Egonaldia aipatu egin behar da proiektuan.
  • Finantzaketa: Proiektu osoak besterik ez dira finantzatuko. Deialdi honekin lotutako kontratupean egiten den proiektua bateragarria da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen, Osakidetzako zentro baten edo BioCruces sozietate-erakundearen lanaldi partzialeko edo zaintzen kontratu batekin.
  • Urteko soldata gordina: 26.866 €, eta atzerriko zentrorako bidaia eta egonaldiaren arabera zehaztuko den osagarria.

Aukeratutako proiektuen azalpena

  1. Proiektua “Genotipoak Fenotipoaren gainean daukan eragina Alzheimer gaixotasunean”.
    Izaera kliniko eta genetikoko azterlana da, Alzheimer Gaixoekin eta mota kgnitiboko beste asalduradun gaixoekin egiten dena.Alzheimer gaitza datozen hamarkadetan osasun publikoan izango dugun arazo handienetako bat izango da. Hortaz, gaixotasunaren eta haren mekanismo fisiopatologikoen gaineko ezagutza zehatza ezinbestekoa da gaixotasuna ulertu eta terapia berriak garatu ahal izateko.EAren hainbat suszeptibilitate-generen presentziak funtzio kognitiboa osatzen duten esparruetako bakoitzean (orientazioa, hizkuntza, memoria, praxia, gnosiak, kalkulua eta funtzio betearazleak) bai eta alderdi ez-kognitiboetan eta ebolutiboetan ere, zer eragin duen behatzea da proiektuaren funtsa. Subjektu osasuntsuak, narriadura kognitibo arina dutenak eta Alzheimer motako dementzia daukatenak aztertuko dira, genotipo-fenotipo loturarik ba ote dagoen zehaztu, eramaileetan asaldura kliniko goiztiarrak detektatu edo genotipoaren araberako bilakaera aurresan ahal izateko. Horrez gain, gaixotasunaren bilakaera aurresateko zein test edo proba psikometriko izan daitekeen onena zehazteko balioko du.
  2. Proiektua “Haur eta nerabeen tumore hipofisarioen ezaugarritze kliniko eta molekularra
    Tumore hipofisarioa garezurraren barruan maizen ematen den tumoreetako bat da. Herritar denak aintzat hartuta 1/1000koa da prebalentzia-tasa. Haurren artean, ordea, patologia arraro bat da, haurrek izaten dituzten garezur barruko tumoreen % 3 besterik ez baita mota horretakoa. Tumore onberak izaten badira ere, morbilitate handia eragin ohi dute, disfuntzio neuroendokrinoarengatik eta tumorearen jarraipena egitearen kostu altuarengatik.Hainbat zentro nazionaletan (10 zentro parte-hartzaile) garatuko da proiektua, eta iraganeko kasuak eta kasu berriak aztertuko dira, patologia arraro horren erregistro bat osatzeko helburuarekin.

Deialdiari buruzko informazio gehiago:

http://www.biocruces.com/web/biocruces/inicio