BBK – BIOCRUCES Ikerketa Bekak 15-16

BBK-k eta BioCrucesek (Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Osasun Ikerketarako Institutuak), gaixotasunen diagnostikoa, tratamendua eta prebentzioa bultzatzen lagunduko duten ezagutzak sortzeko helburuz, 2015-16 ikasturterako beka-deialdi bat egiteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

Osasun-sisteman “talentua” gehitu eta bertan atxikitzea helburu duen ekimena da. Horretarako, osasun-arloko aditu berrien artean ikerketa eta berrikuntza bultzatuko ditu, eta nazioartean ospea duten zentroekin lankidetza sendotuko du.

Deialdiaren ezaugarriak:

  • Hautagaiak: Osasun Sistema Nazionalean (MIR, FIR, QIR, PIR, RIR, BIR) aditu-titulua lortu duten goi-mailako tituludunek eskuratu ditzakete beka hauek, euren prestakuntza-zikloa 2013 edo 2014an bukatu badute edo 2015ean bukatuko badute (beste urte batzuk ere baloratuko dira). Hautagai bakoitzak ikerketa edo laguntza-arloko berrikuntza-proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du, eta BioCruces Institutuko ikertzaile edo taldeburu batek aurkeztu behar du proiektu bakoitza. Hortaz, ikertzaile edo taldeburu bakoitzak ezin izango du hautagai bat baino gehiago izan, eta gehienez Post-MIR BBK-BioCruces kontratuen deialdiari dagokion proiektu aktibo bat eduki ahal izango du.
  • Hautaketa: Hautaketa-batzorde bat izendatuko da, honako alderdi hauek aintzat hartuko dituena: Interesdunaren CVa, proiektuaren bideragarritasuna, ondorioak gizartean eta Osasun Sisteman, BioCrucesen arlo eta ildoekin daukan bat etortze maila eta babesa ematen dion Taldearen ikerketa-arloko ibilbidea eta ikertzailearen CVa.
  • Garapena: Bekak 12 hilabeteko kontratua emango du BioCruces-en. Dena den, beti egingo da 2 eta 4 hilabete arteko egonaldia atzerrian ospe nabarmeneko zentro batean, adierazitako denboraldian edota, bestela, ondoren berehalaxe, kasu honetan luzatu egingo litzatekeelarik iraupena. Egonaldia aipatu egin behar da proiektuan.
  • Finantzaketa: Proiektu osoak besterik ez dira finantzatuko. Deialdi honekin lotutako kontratupean egiten den proiektua bateragarria da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen, Osakidetzako zentro baten edo BioCruces sozietate-erakundearen lanaldi partzialeko edo zaintzen kontratu batekin.
  • Urteko soldata gordina: 26.866 €, % 80 eta % 100 bitarteko dedikazioarekin, eta atzerriko zentrorako bidaia eta egonaldiaren arabera zehaztuko den gehigarria. Gehigarri hori, halaber, egonaldi mota horretarako egiten diren deialdi zehatzetarako finantzaketarekin osatu ahal izango da.
    BioCrucesi eta BBK-ri aldez aurretik jakinarazten bazaio eta baimena ematen badu, beste kontratu edo laguntzekin osatu ahal izango da soldata, gainfinantzaketarik ematen ez dela frogatzen den bitartean.

Deialdiaren epeak

  • Eskaerak aurkezteko epea: ekainaren 15etik uztailaren 30era.
  • Aukeratutako hautagaiak lanean hasteko epea: irailaren 1etik urriaren 31ra.

Deialdiari buruzko informazio gehiago:

http://www.biocruces.com/web/biocruces/inicio