BBK Bekak – URDAIBAI BIRD CENTER

BBK Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak 2 bekarako deialdia prestatu dute Lanbideren laguntzarekin. Bekak ikerketa eta zientzia dibulgazioko praktikak egiteko dira, Urdaibai Bird Center, Urdaibaiko biosferaren erreserbako hegaztien gainean ikerketa eta dibulgazioa bideratzeko sortutako zentroan, hain zuzen.

Helburua:

Beka hauen helburua Naturarekin eta Ingurumenarekin lotura duten karreretako tituludunei trebatzen laguntzea da, praktiken bidez. Horrela, Urdaibai Bird Center-en garatzen dituzten ikerketa-ildoei lotutako egitasmoetan zein horien edukiei buruzko dibulgazio-lanetan parte hartzeko aukera izango dute. Aldi berean, Urdaibaiko biosferaren erreserbaren baliabide naturalistikoen dibulgazioan sakondu ahalko dute.

Euskarri juridikoa:

Eskainitako bekak ondoko entitateen arteko Lankidetza-hitzarmenaren barne prestatu dira: Aranzadi Zientzia Elkartea, BBK Fundazioa eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua.

Beka hauek ez dute praktikak egiten diren enpresekiko inolako lan-harremanik sorraraziko.

 Ezaugarri orokorrak:

  • Beka kopurua: 2
  • Iraupena: 9 hilabete (2014ko apiriletik abendura)
  • Praktiken nondik norakoak
    • Astero 30 orduko praktikak egin ahal izango dira.
    • Parte-hartzaile bakoitzak tutore bat izango du zentroan; pertsona horri dagokio praktikak ondo egiten direla eta bekadunen trebakuntza behar bezala garatzen dela ziurtatzea.
  • Bekaren diru-kopurua: 4.500 € gordin.
  • Izena emateko epea: otsailaren 27tik martxoaren 18ra

Baldintzak:

  • Gehienez, 25 urte izatea.
  • Langabezian egotea.
  • Zerga ondorioetarako, bizilekua Bizkaian izatea
  • Biologia eta Ingurumen Zientzietako titulu akademiko ofiziala eta homologatua edukitzea.
  • Hizkuntzak jakitea: euskara, ingelesa eta frantsesa.
  • Ornitologiaz, ekologiaz eta natura-inguruneari buruz jakitea.
  • Urdaibaiko biosferaren erreserbaren baliabide naturalistikoez jakitea.
  • Aurretik BBK Fundazioak finantzaturiko praktika-programa batean parte hartu ez izana.
  • BBK-Kutxabankeko kontu baten titularra izatea eta kontu hori urtebete baino lehenago (gutxienez) kontratatu izana.

Informazio gehiago