BBK Bekak – URDAIBAI BIRD CENTER

BBK Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak 2 bekarako deialdia prestatu dute Lanbideren laguntzarekin. Bekak ikerketa eta zientzia dibulgazioko praktikak egiteko dira, Urdaibai Bird Center-en, Urdaibaiko biosferaren erreserbako hegaztien gainean ikerketa eta dibulgazioa bideratzeko sortutako zentroan, hain zuzen.

Helburua:

Beka hauen helburua Naturarekin eta Ingurumenarekin lotura duten karreretako tituludunei trebatzen laguntzea da, praktiken bidez. Horrela, Urdaibai Bird Center-en garatzen dituzten ikerketa-ildoei lotutako egitasmoetan zein horien edukiei buruzko dibulgazio-lanetan parte hartzeko aukera izango dute. Aldi berean, Urdaibaiko biosferaren erreserbaren baliabide naturalistikoen dibulgazioan sakondu ahal izango dute..

Euskarri juridikoa:

Eskainitako bekak ondoko entitateen arteko Lankidetza-hitzarmenaren barne prestatu dira: Aranzadi Zientzia Elkartea, BBK Fundazioa eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua.

Beka hauek ez dute praktikak egiten diren enpresekiko inolako lan-harremanik sorraraziko.

  Ezaugarri orokorrak:

  • Beka kopurua: 2
  • Iraupena: 9 hilabete (2015eko apiriletik abendura)
  • Praktiken nondik norakoak
    • Astero 30 orduko praktikak egin ahal izango dira.
    • Parte-hartzaile bakoitzak tutore bat izango du zentroan; pertsona horri dagokio praktikak ondo egiten direla eta bekadunen trebakuntza behar bezala garatzen dela ziurtatzea
  • Bekaren diru-kopurua: 4.500 € gordin 9 hiletan.
  • Izena emateko epea: otsailaren 23tik martxoaren 22ra

Eskakizunak:

  • Gehienez 25 urte izatea.
  • Langabezian egotea.
  • Zerga-helbidea Bizkaikoa izatea
  • Biologia eta Ingurumen Zientzietako titulu akademiko ofiziala eta homologatua edukitzea.
  • Hizkuntzak jakitea: euskara, ingelesa eta frantsesa.
  • Ornitologiaz, ekologiaz eta natura-inguruneari buruz jakitea.
  • Urdaibaiko biosferaren erreserbaren baliabide naturalistikoez jakitea.
  • Aurretik BBK Fundazioak finantzaturiko praktika-programa batean parte hartu ez izana.
  • Beka Kutxabanken kontu batean abonatuko da. Bekaren onuradunak kontu horren titularra izan behar du.

Informazio gehiago