BBK BEKAK – Praktikak enpresetan 2019 / Enpresatarako Deialdia

BBK Fundazioak, Lanbiderekin lankidetzan, Enpresetan Praktikak BBK Programaren beste edizio bat deitu du.

Beka-programa honen helburua, urriaren 31ko 1543/2011 E.D.ren babespean, zera da: tituludunei (heziketa-zikloak edo/eta unibertsitatekoak), 25 urtera artekoei (gehienez 30era artekoei, Gazte Bermearen Sistemaren Fitxategi Nazionalean izena emanda badaude), enpresetan prestakuntza-programak egiteko aukera ematea, prestakuntza-garaian lorturiko ezaupideak garatuz eta beren lanbide-prestakuntzari dagozkion zereginetan.¡

Beken onuradun gertatzen direnei Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzeko mekanismoak aplikatuko zaizkie, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horretarako, pertsona bat praktiketan hartzeko interesa duen enpresak programari dagozkion kotizazioak egingo dizkio Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari.

Beka horien ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Praktikaren iraupena: 6 hilabete (ekaina eta abenduaren artean)
  • Enpresek Kutxabanki loturiko bezeroak izan behar dute eta Egoitza Soziala Bizkaian izatea.
  • Praktikak ez du inolako lan-harremanik sortuko bekaren onuradunaren eta enpresaren artean, edo BBK Fundazioarekin.
  • Hitzarmen bat egingo da enpresaren eta Lanbide-ren artean, beste bat enpresaren eta bekaren onuradunaren artean, eta hirugarren hitzarmena enpresaren eta BBKren artean.
  • Praktikaren iraupena enpresan astelehenetik ostiralera izango da, enpresarekin hitzartuko den ordutegiarekin, eta ez da astean 30 ordu baino gehiagokoa izango.
  • Interesa duten enpresek argi eta garbi zehaztuko dute eskatzen duten profila, enpresako zein arlotan egingo den praktika eta horren edukia, egin beharreko jardueren plan zehatzarekin. Halaber, beren langileen artetik norbait izendatu beharko dute, tutore-funtzioa bete dezan eta praktika egoki gauzatzeaz ardura dadin.
  • Bekaren onuradunak direnentzako diru-kopurua 800 €koa izango da hilean. BBK-k enpresari ordainduko dio bekaren zenbateko osoa bi ordainketatan: bat praktikaren hasieran eta beste bat amaieran (dagokion justifikazioa egin ondoren). Hileroko ordainketak enpresak egingo dizkie zuzenean bekaren onuradunei.

Beti ere eskatutako profilarekin bat datorrena izan dadila, enpresen eskabideak honako lehentasun-irizpide hauen arabera hartuko dira kontuan:

  1. Praktikatan dagoen pertsona etorkizunean kontratatzeko aurreikuspena.
  2. Eskainitako praktikaren kalitatea (honetarako garrantzitsua da egin beharreko zereginen/jardueren definizio zehatza).

Praktikatan pertsona bat hartzeko interesa duten enpresek eskaera egiteko epea zabalik izango da 2019ko martxoaren 13ra arte.

Deialdi honetan parte hartzeko interesa duten enpresek alta eman behar dute BBK eta ZU aplikazioan, eta gero formularioa bete horretarako ezarritako epearen barruan.

Beka hau eskatzeko