BBK BEKAK – Praktikak enpresetan 2018


Helburua:

Prestakuntza akademikoa bai baina lan-esperientziarik ez duten gazteei esperientzia hori lortzeko aukera ematea, lan-izaerarik ez duen praktika eginez Bizkaiko enpresetan, gero errazago sartu ahal izateko lan-merkatuan.


Oinarri juridikoa:

Programa hau BBK Fundazioaren eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arteko Lankidetza Hitzarmenean sartzen da.

Programan parte hartzen dutenei Gizarte Segurantzan sartzeko mekanismoak aplikatuko zaizkie, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Beka hauek ez dute inolako lan-harremanik ezartzen praktikak egiten direneko enpresekin, eta lan-izaerarik ez duten praktikak direla onartzen dute alderdiek (1543/2011 Errege Dekretua, urriaren 31koa).


Ezaugarri orokorrak:

  • Beka-kopurua: 15
  • Iraupena: 6 hilabete (2018ko ekainaren 1 eta abenduaren 31 artean).
  • Bekaren diru-kopurua: 800 € gordin/hilean.
  • Praktikaren garapena: Enpresako praktikak astean 30 ordu izango dira, astelehenetik ostiralera.

Parte-hartzaile bakoitzak tutore bat izango du zentroan, bekadunen praktika eta prestakuntza-lanak zuzen gauzatzeaz arduratuko dena.


Betebeharrak:

  • Gehienez 25 urte izatea praktika  hasten den unean (gehienez 30, Gazteen Berme Sistemaren Fitxategi Nazionalean izena emanda baldin badago).
  • Langabezian egotea.
  • Administrazio-egoitza Bizkaian izatea.
  • Aldez aurreko esperientziarik ez izatea bere titulazioaren arloan (gehienez 90 kotizatuta izatea).
  • Bekaren ordainketa Kutxabankeko kontu-zenbaki batean egingo da, bekaren onuradunak izan behar duelarik kontuaren titularra.
  • Lehentasuna izango dute BBK-k finantzaturiko beka-programa batean aurretik parte hartu bakoek.  Honako profil hauetan titulu akademiko ofiziala izatea:


Unibertsitate-tituluak

-ENPRESA-ADMINISTRAZIO ETA ZUZENDARITZA, Ekonomia-zientziak, Enpresa-zientziak.
-ARKITEKTURA TEKNIKOA
-BIOLOGIA
-ZIENTZIA FISIKOAK
-ARTEKO GRADUA (diseinu grafikoa)
-INGENIARITZAK: Zibila; Elektrikoa; Elektronikoa; Mekanikoa; Kimikoa; Informatikoa; Telekomunikazioak eta Antolamendua.
-MATEMATIKA
-ENPRESA MARKETINA eta Merkatu Ikerketak
-PUBLIZITATEA ETA HARREMAN PUBLIKOAK
-SOZIOLOGIA – ANTROPOLOGIA – GIZARTE-HEZKUNTZA

 Erdi edo Goi Graduko LHko Heziketa Zikloak:

-ADMINISTRAZIOA ETA KUDEAKETA: Administrazio Kudeaketa; Administrazioa eta Finantzak; Idazkari-ikasketak.
-ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILA: Eraikuntza-proiektuak.
-ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA: Industria Automatizazioa eta Robotika.
-INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK: Multiplataforma Aplikazioen Garapena.
-INSTALAZIOAK ETA MANTENTZE-LANA: Hotz eta Klimatizazio Instalazioak.
-OSASUNA: Laborategi Kliniko eta Biomedikoa.
-GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUAK, ETA KOMUNITATEARENTZAKOAK: Gizarteratzea.


Eskabideak eta emate-prozesua:

  • Eskaera-epea: martxoaren 19tik apirilaren 30era.
  • Eskabidea tramitatu ahal izateko beharrezkoa da BBK eta ZU aplikazioan alta emanda egotea, eta gero, horretarako ezarritako epearen barruan, bekaren eskaera-inprimakia betetzea.  Gainera, honako dokumentazioa aurkeztu behar da:

– Errolda-ziurtagiria
– NAN/DNIaren fotokopia
– Langabezia-txartelaren fotokopia (Lanbide-ren DARDE)
– Curriculum Vitae
– Batez besteko nota agertzen den espediente akademikoaren fotokopia
– Lan Bizitza (Gizarte Segurantzan eskatu).

Eskaerak aztertu ostean, baldintzak betetzen dituztenekin jarriko gara harremanetan, beraien profila bat baldin badator enpresek eskaturikoarekin, hautespen-prozesuari ekiteko.

BBK ETA ZU