BBK Bekak – Museoa 2018/2019

BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak ikerketa-beken programa berri bat deitu dute, artearen historiari buruzko azterketak eta museoaren bilduma iraunkorra osatzen duten obra eta artistei buruzko ikerketak eta, oro har, euskal artista plastikoei buruzkoak sustatzeko helburuarekin.

Azterketa edo ikerketa horiek gai hauei buruzkoak izan behar dira:

  • Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduma osatzen duten euskal artisten monografia eta katalogo arrazoituen ikerketa.
  • Bilboko Arte Ederren Museoaren dekorazio-arte eta miniaturen bilduma.
  • Bizkaiko arte garaikideko galeria eta espazioak XX. mendean.
  • Euskal Kulturaren Batzordea (1918-1937).
  • Euskal Herriko arte-kritika eta hedabideak 70eko eta 80ko hamarkadetan.
  • Antzinako artearen inguruko bildumazaletasuna Euskal Herrian.

Iraupena

Bekek urtebeteko iraupena izango dute gehienez. Nolanahi ere, ikerketaren garapenak hala eskatzen badu, epea luzatzeko aukera aztertuko da.

Diru-kopurua

Bekadunek 1.000 € jasoko dute hilero.

Eskaera egiteko epea

Dokumentazioa azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da Bilboko Arte Ederren Museoan.

Epaimahaiaren erabakia

Epaimahaiak 2017ko abenduaren 23a baino lehen jakinaraziko du bere erabakia.

Informazio gehiagoMás información